Donostiako (Gipuzkoa) eta Zurich-eko (Suitza) zinema jaialdien arteko elkarlanak sail berri bana sortzea ekarri du. Bi zinemaldi hauen ekimenaren ondorioz, Suitzan San Sebastian Window eta Gipuzkoan Zurich Window atalak sortu dira.
Zinemaldiaren arduradunek azaldu dutenez, hitzarmen hau dela medio, Suitzako jaialdian “Espainiako gaur egungo zinemari eskainitako” saila egingo dute. Zurich Window atalak, berriz, alemanez egindako zinema, bereziki herrialde horretakoa, hartuko du gai gisa.
Bi zinemaldietako arduradunen asmoan dago norbere jaialdia indartzea, hori baita lankidetza honen helburua. Bi aldeek adierazi dutenez, “datozen urteetan indartzea espero duten lankidetza horrek sinergiak sortzen lagunduko du eta, are garrantzitsuagoa dena, mundu osoko zinemagileei Europako merkatuan errazago sartzeko aukera emango die”.
Aurten Donostiako zinemaldia