Joseba Gorordo zuzendari bizkaitarrak La Otxoa, sin complejos lana aurkeztuko du Pariseko (Frantzia) Different Festival 6!-en. Etxepare institutuak jakinarazi duenez, Fermin Muguruzaren Zuloak dokumentala ere bertan izango da.
Gorordok aurreratu duenez, nazioarteko estreinaldia izango da Parisekoa. Honekin batera doan bideoan azaltzen ditu Gorordok bidaiaren nondik norakoak. Uztailaren 1ean, berriz, Zinea.eu-k elkarrizketa osoa emango du argitara.