Abuztuaren 15ean bukatuko da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen XXIV. edizioan parte hartzeko lehiaketa filmak aurkezteko. Lehiaketaren epeak eta parte hartze baldintzak jakinarazi dituzte gaur zinemaldi horren antolatzaileek.
Film luzeen eta laburren lehiaketa eta erakustaldietan parte hartzeko epeak argitaratu dituzte, eta baita antolatzaileei lanak helarazteko argibideak. Besteak beste, www.movibeta.com plataforma erabiltzea gomendatu duten arren, lanak DVD formatuan bidal daitezkeela ere adierazi dute. Horretarako euskarri fisikoak gutun azal batean hona igortzea eskatu dute:
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea Victoria Eugenia Antzokia Donostia Kultura Erregina Erregentea, 8 – 4. 20003 Donostia