Elias Kerejeta zinema ekoizle ernaniarra atzo zendu zen, 78 urte zituela. Madrilen (Espainia) bizi zen eta bertan hil zen igande goizean. Berak ekoiztu zituen, besteak beste, euskal zinemagintzan aski ezagunak diren Tasio, 27 ordu eta El espiritu de la colmena.
1936. urtean jaio zen Kerejeta eta zinemagintzan hasi aurretik Donostiako Real Sociedad taldean jokatu zuen 1952 eta 1958 urte artean. 1963an, berriz, bere ekoizpen etxea sortu zuen, Querejeta PC.
50 film baino gehiago egin zituen. Sari ugari irabazi zituzten Kerejetak eta berak egindako filmek. Besteak beste, Goya sariak eta Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra. Kerejetak 50 film baino gehiagotan hartu zuen parte.