'Sand Wars' filma izango da Surfilm Festibaleko lehengoetariko bat.

‘Sand Wars’ filma izango da Surfilm Festibaleko lehengoetariko bat.

Zinema baino gehiago daukate buruan Donostiako (Gipuzkoa) Surfilm Festibaleko antolatzaileek. Hori dela eta, beraien jaialdiaren lehen emanaldiak itsasoaren ingurumen arazoei, eta alor sozialari eskainiko dizkiete. Hain zuzen ere, Olatu garbiak izeneko sailak irekiko duelako zinemaldia.

Ekainak 5 eta 6, hau da aste honetako asteazken eta osteguna, hartuko ditu Surfilm Festibalaren atalik sozialenak. Sarrerako plater gisa New York-eko (AEB)  Smash jaialdiko lanen lagin bat ikusi ahal idzango da, eta honen ondoren harea den baliabidearen inguruko hausnarketa egiten duen Sand Wars filma pantailaratuko dute.

Ostegunean berriz, Fack Up Nights izeneko ekimena jarriko dute abian. Hain zuzen, “Izurratze gauak” esan nahi duen ingelesezko izenburu horren azpian, hainbat ekintzaile beraien porroten istorioak kontatuko dituzte, surfaren munduan zein enpresarenean porrotetatik ere ikas daitekeela uste baitute.

Bestetik, Clean Ocean Project izeneko egitasmoa ere azalduko dute. Ingurumena babestea helburu, elkarte horrek, oraingoan, Kanariar Uharteetan petrolio plataformak jartzea eragotzi nahi du. Honen ondoren berriz, Olatuak babesteko adierazpena aurkeztuko dut Juanjo Gonzalez Truebak, Cantabriako  (Espainia) Surf Federazioko Ingurumen arduradunak.