Oraindik orain Donostian (Gipuzkoa) egiten den Surfilm Festibalaren aurtengo programazioa aurkeztu ez badute ere, antolatzaileek jaialdiak izango dituen ekimen osagarrien aurrerapena eman du. Tartean dira, besteak beste, musika kontzertuak, zinema eta argazkigintza formazio ekimenak eta arte erakusketak. Ekainaren bukaeran egingo dute surfari emandako zinemaldi hau.
Behin betiko zinema programazioa maiatzaren 21an aurkeztuko dute, baina aurrerapen gisa sail ofiziala ez diren hainbat ekimenen berri eman dute jaialdiaren antolatzaileek. Horein artean nabarmen daitezke Surfilm Pro ikataroak eta baita Urgull mendiko Guardetxean eta Pasaiako (Gipuzkoa) Ondartxo ontziolan egingo diren emanaldi paraleloak.
- Surfa, Beldurra eta Zientzia-Fikzioa: Guardetxea, maiatzak 15, 19:30ean
Beldurrezko filmekin batera, azken orduko ekarpena: Jack Colemanen Secret Sound Underground filmaren Europako estreinaldia
- Extended Vision. 06.06-18. Surfaren inguruko film laburren tailerra: Juan Aizpitartek emana.
- Surf Foto. 06.21 Surfari aplikatutako argazkigintza digital eta analogikoa lantzen dituen tailerra; Pacotwo eta Roke argazkilariek emango dute. Doakoa eta guztientzako irekia, ez da aurretiazko esperientziarik behar.
- Reinhardt, Susaeta eta Decoster artisten erakusketa. Montes+Mugica Narrika 1 kalean. 05.31-06.28.
- Daniela Garretonen erakusketa. NoColor galerian. 05.29-06.28
- Intersexxyon 2, lehiaketa 05.29. Guztiei zabalik dagoen bideo lehiaketa.
- Santa Klara island. 06.01 Elkarrekin egingo dugu piknik autoeramangarria (norberak berea eramango du), eta altxorraren bila ere ariko gara. Altxorra Patagoniaren eskaintza da. Itsasontziz ere hurbil zaitezke. Info eta izen-emateak.
- Kutxa Gaua eta sardina frexkue. Saguesko zelaigunean, ekainaren 28, 29 eta 30ean. Hiru egunez aire zabaleko jarduerak izango dira Saguesen, hiriko bertako surfaren epizentroan, auzoko ohiko jaien antzera.
- Ondartxo. Pasaia 07.30 Musika gehi Pacific Vibrations-en emanaldia
- Adventure No 11 Kepa Acero. Aurten jaialdiaren hainbat ekimen egingo diren leku mitikoak aldarrikatzeko mockumentary bat da.