logoJardunaldi berezi baten ekitaldia prestatu du Eiken-ek ostegunerako; bertan ezagutaraziko dituzte EikenBANK proiektuaren finalistak.

Ikus entzunezko formatu eta teknologia berrien inguruko ekitaldi berezia prestatu du EIKEN klusterrak ostegunerako, hilaren 16a. Nazioarteko profesional gaienen presentzia iragarri dute, eta hitzorduan ere EikenBANK progamaren finalistak emango dituzte ezagutzera. Gaur amaituko da jardunaldian parte hartzeko izen emateko epea.

Euskadiko Ikus-entzunezkoen klusterra da EIKEN, izaera profesionalekoa eta irabazi asmorik gabekoa. Euskal Herrian mugitzen diren produktu, zerbitzu eta edukiak sortzean eta emititzean datza bere jarduna. Ostegunerako prestatu duten ekitaldia, eduki horiek zabaltzeko saiakera da ere.

EikenBANK programari dagokionez, zinemarako zein telebistako proiektu ideia sortzaileei zuzentzen zaien aukera da. Edozein ikus-entzunezko proiekturako ideiak eta proposamenak jaso nahi izan ditu klusterrak, hauek aberastu eta enpresa arloarekin harremanetan jartzeko asmoarekin. Esan bezala, gaur amaituko da parte hartzeko epea. Azken orduko interesaturik balego, nahikoa du taldearen webgunean proposamena aurkeztearekin.

Euskal ikus-entzunezkoen alorreko profesionalez osatutako epaimahai batek aztertuko ditu lan finalistak, eta horien arteko bat izendatuko du irabazle.  Proiektu onena ekoiztu eta emititzeko konpromisoa hartu du ETBk, eta horretaz gainera prestakuntza beka eta proiektuaren eskubideen bekak jasoko ditu.