Donostiako Zinemaldiaren informazio iturria egunotan hasi da lehen tantoak ematen. Ostiralean aurkeztu zituzten sail guztietako kartelak, eta gaur bertan iragarri dute lehen Donostia saria zeinek jasoko duen eta baita aktore honen azken lana sail ofizialean pantailaratuko dela. Sariduna Carmen Maura antzezlea izango da, eta lana, berriz, Alex de la Iglesia bilbotarraren Las brujas de Zugarramurdi.
Carmen Maura aktore espainiarrak jasoko du aurtengo Zinemaldian Donostia saria. Ibilbide luzea egin du madrildarrak zinemagintzan 1977an hasi zenetik; ordutik hona 100 film baino gehiago egin ditu. Urteotan guztietan Espainiako zinema zuzendari ospetsuenekin lan egin du:
Bestalde, gaurko iragarpenaren beste zatia Las brujas de Zugarramurdi filmak sail ofizialean parte hartuko duela da. Dena den, zuzendari bilbotarraren azkeneko lana bertan ikusi ahal izango den arren, pelikula ez da lehiaketa irabazteko hautagaia izango lehikaetatik kanpo emango baitute lana.
100dik gora film
Fernando Colomorekin Tigres de papel eta ¿Que hace una chica como tu en un sitio como este?. Pedro Almodovarrekin Pepi, Luci, Bom y otras chicas del monton, Entre tinieblas eta ¿Que he hecho yo para merecer esto? Matador, La ley del deseo, Mujeres al borde de un ataque de nervios eta Volver. Carlos Saura ¡Ay, Carmela!; Jose Luis Borau Tata mia; Fernando Trueba, Sal gorda, Se infiel y no mires con quien; Gonzalo Suarez, La reina anonima; Mario Camus, Sombras en una batalla; Enrique Urbizu, Como ser infeliz y disfrutarlo; Manuel Gutierrez Aragon, El rey del rio; Manuel Gomez Pereira, Reinas; eta Agusti Villaronga, Carta a Eva beste askoren artean. Nazioartean ere ibilbide garrantzitsua egin du: Francis Ford Coppola, Tetro; Roger Planchon, Louis, enfant roi; Etienne Chatiliez, Le Bonheur est dans le pre; Jean-Pierre Mocky, Alliance cherche doigt; Andre Techine, Alice et Martin; Alejandro Agresti, Valentin; Amos Gitai, Free Zone; John Irvin, The Garden of Eden…