Begiradak elkarteak antolatutako Hendaia Film Festivalek parte hartzerako deialdia egin du. Urrian gauzatuko da zinemaldia eta film laburrak onartuko dituzten lehian.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, dagoeneko hasi da Hendaiako (Lapurdi) zinema jaialdian parte hartzeko epea; bukatu, berriz, ekainaren 25an bukatuko da. Euskal Herrian egingo den nazioarteko jaialdia izango da, eta bi errealitate horiek islatuko ditu sariketa banatan. Batetik, nazioarteko lehiaketa egongo da, “tokiko hizkuntzen eta minoritate sozialen eta kulturalen inguruko 30 bar film labur” hautatuko dituena. Bestetik, berriz, “Akitania eskualdean edota Euskadin berriki ekoiztutako hamar bat obra” aukeratuko dituzte.
Bi saiotan parte hartu ahal izateko lanek bi baldintza bete beharko dituzte. 20 minutu azpikoak izatea eta 2012ko urtarrilaren bataren ondoren bukatuak izatea. Xehetasun gehiagotarako jaialdiaren webgunera jo daiteke.