Fant jaialdiaren lehen asteburuko ekitaldi nagusietako bat izan da Nontzefilmak Film Laburren Lehiaketaren sari banaketa eta lanen emanaldia. Bertan sari nagusia Javier Marco madrildarraren 3 minutos lanak irabazi du, Euskal Herriko Zinema saria Birjinianori bisita lanak irabazi du, euskarazko lan onenaren izendapena Sorgin gaua pelikula laburrak eskuratu du.
Animazioaren atalari dagokionez, Bartzelonako Mario Rico zinegileak hartu zuen 1.000 euroko saria Naufragos lanari esker. Istorio polita kontatzen duen lan fina da Náufragos. Euskal Herriko Animazio Saria, aldiz, Debako Aitor Oñederra zinegilearen Dena eta ezer ez dago klipak jaso du. Kantu hori Gariren azken lanean dago bildua.
Ikurren banaketa ez ezik, aurtengo sarituak eta bestelako lan onenak ere ikusteko aukera izan zuten ekitaldian, eta baita eta azken hamar urteetako filmen lagin bat ere.