Donostiarra, 1970an jaioa Paul Zubillaga izenarekin. Gaztetik datorkio antzezpenaren munduan aritzeko grina. 1990an hasi zituen bere lehen antzerki ikasketak, eta bi urte besterik ez zituen behar izan bere lehen lana lortzeko. Hainbat casting gainditu eta gero, paper protagonistetako bat eskuratu zuen Goenkale telesailean. Denera, zazpi urte eman zituen Xabier Lasa, Marialuixa Galardi eta Jose Mari Lasa protagonisten seme gazteenaren azaletan.
Antzezteari eskainitako urte batzuen buruan, Madrilen da orain. Bere bizipen pertsonalak islatzen dituzten film laburrak ekoizten eman ditu azkeneko urteak. 2012an Siento Miedo aurkeztu zuen, zuzendari gisa ekoiztutako lehen lana. Orain, Poderosamente izeneko proiektuan ari da lanean. Elkarrizketa egin zen momentuan ekoiztetxe bila zegoen oraindik, eta konfirmatzeke zeuden aktore zerrenda zein filmaren lokalizazioa. Hilabete geroago, protagonistak Aintzane Crujeiras eta Maitane Salinas izango direla adierazi dio Zinea.eu-ri. Platanoboligrafo ekoiztetxearen esku egongo da proiektua, eta Bizkaiko baserri batean grabatuko da hurrengo bi hilabeteetan.
-Aktore gisa ezagutu zintuen publikoak, Goenkale telesailean hain zuzen ere. Geroztik interpretazioan eman duzu denbora gehiena, baina azkenaldian produkzio eta zuzentze lanetan ere aritu zara. Zergatik jo duzu kameraren beste aldera? Alde handia dago bata eta bestearen artean?
-Egindako lanak bere fruituak eman ditu, eta zure lehenengo lana estreinatu zenuen lehengo urtean: Siento Miedo film laburra. Kontatu haren inguruan. Zer espero duzu? Mugitzen ari zara orain?
-Lara Dibildos-ek hartu zuen parte, besteak beste, lan honetan. Nolakoa izan da berekin lan egitearen esperientzia?
–Ospeak pisua izan du aktoreak hautatzen dituzunean?
–Siento Miedo estreinatu eta gutxira hasi zinen zure bigarren lana izango den Poderosamente-ren ideia lantzen. Nola doa proiektua?
-Etorkizunera begira, asmo edo proiekturik?
-Bitxikeria modura, amaitzeko. Nola gogoratzen dituzu Goenkalen emandako urteak?
–Izugarrizko boom-a suposatu zuen euskal publikoarentzat…