Kalparsororen Combustion zein D4D ekoiztetxeak eta Rec Grabaketa Estudioak egindako Encierro pantailaratu dituzte Andaluziako zinemaldian.

Euskal Herriarekin zerikusia duten bi film pantailaratu dituzte asteburuan Malagako (Espainia) zinema jaialdian. Hain zuzen ere, Daniel Kalparsororen Combustion thrillerra, eta Olivier van der Zee Encierro dokumentala emango baitute.Hauen ondoren ere, iritsiko dira beste euskal filmak ere zinemaldi horretara, besteak beste, Alex Ezkurdiaren Tres-60 lanaren aurrerapena ikusi ahal izango baita aste honen amaieran.

Kalparsorok bere lana arina eta dibertigarritzat jo du Malagako aurkezpenean. Areto komertzialetara berehala iritsiko da lana, eta lantaldearekin ari zaie erakusten industriako kideei egun hauetan. Combustionek Mikelen istorioa kontatzen du, akzio thrillerraren moduan. Berau ezkontzear dagoela, Ari izeneko neska ezagutuko du eta berarekin batera kotxe lasterketa ilegalen munduan murgilduko da.

Toki berean egin  dute Encierro lanaren premierra. D4D eta Rec ezkoiztetxeetako arduradunek Olivier van der Zee donostiartutako zuzendariaren lana aurkeztu dute. Lan dokumental honek Iruñeko sanferminetan egiten diren entzierroen inguruko kontuak ditu ardatz. Gaia bera baino, berritzaileagoa da filmatze bera, izan ere 3D teknikak erabili baitituzte filma osatzen. Hain zuzen ere, munduan aitzindaria baita D4D produktora alor honetan.

Bestalde, Alex Ezkurdia zuzendariak gidatutako Tres-60 lanaren aurrerapen txiki bat eramango du Malagara. Bertan izango dira ere, filmaren aktore eta bestelako arduradunak ere.