Izaskun Arandia ekoizle eta gidoigileak Donostiako Antzoki Zaharrean (Gipuzkoa) aurkeztu du egunotan Agur esatea filma. Protagonisten ahotsak jasota animaziozko irudiz hornitu dute lan dokumentala. Horiek guztiak eta gehiago jorratu ditu Arandiak Zinea.eu-rekin izandako solasaldian.

Antzoki Zaharra gune berezia da Agur esatea-ren sustatzailearentzat toki horrek euskal kulturarentzat eta Gipuzkoako zinema zaleentzat duen garrantzia dela eta. Hori horrela, pozik eta zirraraz ekin die Arandiak etxeko emanaldiei. Bestalde, filmaren emanaldiak izango dira Leioan (Bizkaia) eta Villabonan (Gipuzkoa) asteburu honetan. ,