Banatu Filmak ekoiztetxe eta banatzaileak jakinarazi duenez, bertako Kepa Sojoren Loco con ballesta film laburra saritu dute Medina del Campoko (Valladolid, Espainia) Zinema Jaialdian. Espainia, ekitaldi garrantzitsuenetarikoa da hau, film laburrei dagokionez. Gazteriaren saria jaso du zinemagile laudiotarrak.

Mila lan jaso zituen lehiaketak izen emate epean, eta horietatik hogeita hamar hautatu zituzten lehiaketarako. Guzti horiei gailendu zaie Sojoren film laburra. Hala erabaki zuen ehun bat gaztek osatutako epaimahaiak. Sari bera izabazi zuen euskaldunak 1998an, 100 maneras de hacer pollo al chilindron lanari esker.

Hainbat jaialditan izango da ikusgai Loco con ballesta hurrengo bi hilabetetan. Besteak beste, Huezineman, Cullerako (Valentzia, Espainia) K-Lidoscopi lehiaketan eta FANTen, Bilboko (Bizkaia) Zinema Fantastikoaren Jaialdian.