Estatu Batuetako Kaliforniako Film Laburren Palm Springs Jaialdian pantailaratuko dute Pablo Vijande zuzendariaren Albaitari filma. Darryl Mcdonald erakustaldiko zuzendariaren gonbitea jaso eta gero, filmak bere ordezkaritza izango du jaialdian. Ekainaren 18a eta 24a bitarte egingo da, Palm Springs (Kalifornia) lurraldean, hain zuzen.

Palm Springs Zinemaldi Internazionalaren adarra da film laburren jaialdia. 1989an sortu zuten, Ipar Ameriketako zinema independentea bultzatzeko helburuarekin, eta orduz geroztik pieza gakoa izan da film laburren hedapen internazionalerako. Urtero egiten da ekaina inguruan, zinemaldi ofizialaren izen onak babestuta.

Naniano eta Zinea Sortzen ekoiztetxeen koprodukzioa da Albaitari filma. Genero bortizkeria gizartearen kezka handietako bat izanik, arazo hau planteatzen du Vijande zuzendariak. Mota honetako indarkeriaren gaia da nagusi pelikulan, eta mezua, egoera latzenean ere, positiboa izan behar dela.  Nagore Aranburu zein Anartz Zuazua dira protagonistak, eta Karlos Zabalak eta Telmo Tolak osatzen dute aktoreen zerrenda.  Lau egunez errodatu zuten filma, 2011an,  Artikutza eta Oiartzunen, eta beste lehiaketa batzuetan ere parte hartu du azken hilabeteetan, Huezinemaren kasu.