Bilboko (Bizkaia) zinema fantastikoaren jaialdi Fant maiatzaren 3an hasi eta astebete geroago bukatuko da. Bien bitartean, besteak beste, hamar film baino gehiago dituen sail ofiziala eta 22 labur bilduko dituen lehiaketa izango dira zinemaldi honen ardatz nagusiak. Iaz ematen hasi ziren euskal film laburrari saria aurten ere emango dutela jakinarazi dute gaur egindako aurkezpenean. Berritasunen alorrean, berriz, zinema ekimen honek izango duen bigarren egoitza aurkeztu dute; hain zuzen ere, doako emanaldiak hartuko dituen Campos antzokia.
Antolatzaileek adirearzi dutenez, “Sekzio Ofizialeko film luzerik Hoberenaren eta Gidoirik Hoberenaren FANT 2013 Saria eskuratu dezaketen film guztiak lehen aldiz ikusi ahal izango dira Bilbon, baina horrez gain, horietako bi Estatu osoan ere lehen aldiz ikusteko aukera eta beste bat Europa osoan lehenengoz ikusteko aukera izango da”.
Jorge Arenillasen “Otro verano” (Maiatzaren 6an) eta Home sweet home, David Morley zuzendariaren bigarren lana dira estatuan lehen aldiz ikusi ahal izango direnak. Europa mailako estreinaldia FANT 19 honetan izango da. In the house of flies, lanaren zuzendaria, Gabriel Carrer, eta filmaren gidoilaria, Angus McLellan, filmaren aurkezpen ekitaldian egongo dira Bilbon, Maiatzaren 7an.
Sekzio ofiziala osatuko duten gainerako filmak hauek izango dira: Antiviral!, Brandon Cronenbergen lehen lana da. Zinegileak, Zuzendari Berri Hoberenaren saria lortu zuen Sitgesen, hipokondriakoentzat egokia ez den osasun alorreko thriller horrekin. Filma Cannesetik ere igaro zen, eta Torontoko zinemaldian sari bat lortu zuen; The seasoning house, Paul Hyett zuzendari eta efektu berezietako teknikariak film luzeen alorrean egiten duen lehen lan horrek, burdel batean irteten utzi barik dagoen umezurtz gor-mutua protagonista duen istorio iluna erakutsiko digu; Ryan Smithen “After”
Sekzio Ofizialeko film luzerik Hoberenaren eta Gidoirik Hoberenaren FANT 2013 Saria eskuratu dezaketen film guztiak lehen aldiz ikusi ahal izango dira Bilbon, baina horrez gain, horietako bi Estatu osoan ere lehen aldiz ikusteko aukera eta beste bat Europa osoan lehenengoz ikusteko aukera izango da.
Estatuan lehen aldiz ikusi ahal izango diren filmak hauek izango dira: Portoko jaialditik igaro ondoren, bere lehen film luzea aurkeztera Bilbora etorriko den Jorge Arenillasen “Otro verano” (Maiatzaren 6an) eta “Home sweet home” (Frantzia / Kanada, 2013), David Morley zuzendariaren bigarren lana. Zinegile hori ere gure Hirian egongo da, bere filmaren estreinaldian FANT 19ko ikus-entzuleekin egoteko (Maiatzaren 5ean); eta, azkenik, jendea zain izan duen Gabriel Carrer idazle, ekoizle eta zuzendariaren “In the house of flies” (Kanada, 2012). Bideoklipak eginez ibilbide luzea aurrera eraman duen zinegileak, Torontoko jaialdian harrera bikaina lortu zuen beldur psikologikoko istorio klaustrofobikoa aurkeztuko digu. Europa mailako estreinaldia FANT 19 honetan izango da. “In the house of flies”, lanaren zuzendaria, Gabriel Carrer, eta filmaren gidoilaria, Angus McLellan, filmaren aurkezpen ekitaldian egongo dira Bilbon, Maiatzaren 7an.
Sekzio ofiziala osatuko duten gainerako filmak hauek izango dira: “Antiviral!” (Kanada, 2012), Brandon Cronenbergen lehen lana da. Zinegileak, Zuzendari Berri Hoberenaren saria lortu zuen Sitgesen, hipokondriakoentzat egokia ez den osasun alorreko thriller horrekin. Filma Cannesetik ere igaro zen, eta Torontoko zinemaldian sari bat lortu zuen; “The seasoning house”, Paul Hyett zuzendari eta efektu berezietako teknikariak film luzeen alorrean egiten duen lehen lan horrek, burdel batean irteten utzi barik dagoen umezurtz gor-mutua protagonista duen istorio iluna erakutsiko digu; Ryan Smithen After; ohiko zine aretoetara ekainean helduko den Maniac, Franck Khalfoun zinegilearen beldurrezko bigarren filma, eta Yeung Sang-horen lehenengo film luzea den The king of pigs; ohiko zine aretoetara ekainean helduko den Maniac, Franck Khalfoun zinegilearen beldurrezko bigarren filma, eta Yeung Sang-horen lehenengo film luzea den The king of pigs.
Motzean sailak 22 lan hartuko ditu. Horietatik hamar Euskal Herrian ekoitziak direla. Hauek izango dira euskal lanak: Ander Mendiaren Beerbug, Koldo Almandozen Deus et machina Jon Mendizabalen La tercera guerra, Kepa Sojoren Loco con ballesta, Paul Urkijoren Monster do not exist, Lander Otaolaren eta Iñaki Reynaren Preguntador, Neftalí Velaren “Remanecer, Alberto Vázquezen “Sangre de unicornio”, Jokin Urruticoechearen “Susana se está muriendo”eta Pablo Isidroren The night stalker. Lan hauetako onenak 2000 euro irabaziko ditu, izan ere iaz ematen hasi baitziren euskal film laburrari sariak aurten ere jarraipena izango baitu.
Low Cost zikloan, berriz, Espainian egindako bi film pantailaratuko dituzte; sailaren izendapenak iradokitzen duenez, Diamond Flash eta Summer Time lanak film bakarraren prezioan ikusi ahal izango dira. Beste sail paraleloetako bat izango da Fant Maisuak; aurten bi film utziko ditu sorta honek zaletuen begietan: Alfred Hitchcock-en Los pájaros eta Charles Laughtonen La noche del cazador.
Gaurko aurkezpenean, Aura Garrido aktoreak Fantrobia saria jasoko duela gogora ekarri dute; izan ere, antzezle honek galardoa jasoko zuela duela hilabete jakinarazi baitzuen. Izen ezagunen segidan epaimahaia osatuko duten profesionalen zerrenda dago. Epaitzeko langintzan Koldo Serra zuzendaria David Martos kazetaria eta Maru Valdivielso interpretea jardungo dira. Hauek sail ofizialaren irabazlea zein den aukeratuko dute.