2010ean hasi zuen bere ibilbidea Argia.com webgunearen atala den Dokumentalak.com. Zinea.eu Argia-ren sareko edizioaren erredaktore buru Lander Arbelaitzekin hitz egin du proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko. Euskal Herrian aitzindari den ekimena da Dokumentalak.com, eta ikus-entzunezkoen zein Interneten bateratzea ez ezik euskara ere dauka ardatz. Dokumentalak euskaraz, jatorriz zein azpitituluekin, ikusteko erreferentzia gunea bilakatu da denbora honetan.