‘Alardearen seme-alabak’ da lehiaketan parte hartuko duten lanetako bat; film honen erabateko estreinaldia bertan egingo dute.

Apirilaren 18an hasiko den jaialdiaren sail ofizialean hiru euskal ekoizpen aurki daitezke: ‘Agronautas’, ‘Alardearen seme-alabak’ eta ‘El metodo Arrieta’; saria irabazteko hautagaien artean bost dokumental eta fikziozko hiru pelikula izango dira.

Hiru aste inguru gelditzen dira Donostiako (Gipuzkoa) Giza Eskubideen XI. Zinemaldia has dadin, eta antolatzaileek jakitera eman dute irekitze ekitaldian ikusi ahal izan den filmaren izena. Hain zuzen ere, Goran Paskaljevic zinemagile serbiarraren When the Day Breaks lana izango da eginkizun hori beteko duena.  Bestalde, Euskal Herrian egindako hainbat lanen erabateko estreinaldia ere izango dira sail ofizialean; izan ere, bertan parte hartuko duten lanen zerrenda ere plazaratu baitute arduradunek.

Aurtengoa ez da Paskaljevic Giza Eskubideen Zinemaldian parte hartuko duen lehen aldia izango. Hain zuzen ezer, Serbiako zuzendariak Honeymoons lana aurkeztu baitzuen 2010eko ekitaldian. Aurtengoan Donostiara ekarri duen lanak II. Mundu Gerrako holokaustoa jorratzen du. Juduen eta ijitoen kontzentrazio eremua izan zen gunean azaldutako kutxa baten eta bere edukiaren inguruko istorioa kontatzen du When the Day Breaks lanak.

Bestalde, Giza Eskubideen XI. Zinemaldiaren sail ofizialean erakutsiko diren zortzi lanen zerrenda plazaratu dute antolatzaileek. Bost dokumentalek eta fikziozko hiru pelikulak osatzen dute egitaraua. Hauen artean Agronautas, Alardearen seme-alabak eta El metodo Arrieta euskal  ekoizpenak daude.

Hurrenez hurren, Agronautak, Alardearen seme-alabak, Le cochon de Gaza, The House We Live In, Libre te quiero, Lore, El metodo Arrieta eta The Parade dira jaialdiaren sail ofizialean parte hartuko duten lanak. Jarraian, antolatzaileek hauen inguru plazaratu duten informazioa aurkezten du Zinea.eu-k.

 

AGRONAUTAS (2013). Euskadi. Juan Dopico 

Agronautas diziplina anitzeko proiektu bat da, eta pertsonen eta natura-ingurunearen arteko harremanak birformulatzen dituzten ekimenak, prozesuak, diseinuak eta bizimoduak ikertzen ditu.Ikerketa honen hastapenetan, 2011 eta 2012 urte artean, esparru eta talde desberdinetako 56 pertsona elkarrizketatu ziren, Asturias, Euskadi, Madrilgo Erkidegoa, Gaztela eta Leon eta Kataluniako 40 ekimenetako ordezkariak guztiak.Dokumental hau elkarrizketa horien zati bat besterik ez da.

EMAKUMEEK ALARDEETAN BERDINTASUNEZ PARTE HARTZEKO ESKUBIDEA

ALARDEAREN SEME-ALABAK (2013). Euskadi. Jone Karres, Eneko Olasagasti

Emakumeek Irun eta Hondarribiako Alardeetan duten parte-hartzeari buruzko dokumentala; parte-hartze horrek eragindako sentimenduak eta eztabaida aztertzen ditu.Bi herrietako festak egun bat besterik ez du irauten.Egun oso bat da istorio hau kontatzeko baliatzen den egitura.Lehen zatian, Alardea hasieratik zer den jasotzen du, bere historia, eszenaratzea, egitura, ezaugarriak.Bigarren zatiak gatazkaren hasiera eta lehen urteetan, 90eko hamarkadan, izan zuen garapena kontatzen du. Hirugarren zatia, aldiz, gaur egunean kokatzen da, 2011 eta 2012 urteetan, eta festaren orainaz eta etorkizunaz hausnartzen du.Euren bizipenak, sentsazioak eta pentsamoldeak azaltzen dituzten bi herrietako pertsonai desberdinen bidez egin da kontakizuna.

GATAZKEN INGURUKO TOPAKETAK ETA KONTRAESANAK

LE COCHON DE GAZA (2011). Frantzia-Alemania-Belgika. Sylvain Estibal

Ekaitzaren ostean, Jafarrek, Gazako arrantzale palestinarrak, zerri bat topatuko du bere sarean, itsasontziren batetik erorita segur aski.Animalia zikina berehala gainetik kentzea erabakiko du, eta saltzen saiatuko da bere egoera ekonomiko kaskarra hobetu asmoz.Horretarako, Jafar gaixoa abentura harrigarri eta ez oso gomendagarrian murgilduko da.Tragikomedia honetan, Gazako herri txikia eguneroko miseriaren, soldadu israeldarren indarkeriaren eta yihadisten aginduen artean harrapatuta dago; egunez egun bizirauten saiatzen den eta (ia) edozer egiteko prest dagoen arrantzale pobreak irudikatzen du egoera hori.

DROGAREN AURKAKO BORROKAREN NEGOZIOA

THE HOUSE I LIVE IN (2012). Estatu Batuak. Eugene Jarecki

Drogen aurkako gerra” deitutakoak bilioi bat dolarretik gorako gastua eragin die Estatu Batuei azken 40 urteotan.Mundu osoko kartzeleratuen (munduko populazioaren % 5 besterik ez) % 25 herrialde honetan daude.Populazio beltza biztanleen guztizkoaren % 13 da eta droga kontsumitzaileen % 14, baina drogekin lotutako auziengatik atxilotutakoen % 37 eta horiei lotutako krimenengatik espetxeratutakoen % 56 beltzak dira.Gerra hau etxean bertan gertatzen ari da, azken hamarkadetan 45 milioi pertsona eraman ditu espetxera, heriotz ugari eragin ditu, familiak suntsitu ditu eta neurtu ezinezko kalteak eragin dizkie etorkizuneko belaunaldi estatubatuarrei.

Eugene Jarecki dokumentalistaren azken lana da; Why We Fight (2005), Freakonomics (2010) (beste zinemagile batzuekin batera zuzendutakoa) edo Reagan (2011) filmak ere egin ditu.

EKINTZA KOLEKTIBOA ETA ESPAZIO POLITIKO BERRIAK

LIBRE TE QUIERO (2012). Espainia. Basilio Martín Patino

Salamancako zinemagile beteranoak –Nueve cartas a Berta (1966), Queridísimos verdugos (1973), La seducción del caos (1991), Octavia (2002)–, oraingoan, estilo berri bat hautatu du, inpresionista eta dokumental hutsa lortzeko ahaleginetatik hurbil dagoena, eta, horrela, irudiek beraiek azalpenak eman ditzaten utzi du, iruzkinik, kameran elkarrizketarik edo azalpenak emateko inolako off-eko testurik gabe.Filma Puerta del Solen dauden manifestariak elkartzeko unean abiatzen da. Manifestariak batukaden eta kantu herrikoien erritmora iristen direla erakusten du, mugimenduaren ezaugarri bilakatuko diren leloak oihukatzen dituztela.Jarraian, Sol kanpalekua eraikitzeko unea ikus daiteke, nolabaiteko hiri paraleloa, autoantolatua eta biltzar bidez funtzionatzen duena; bertan, egin beharreko lanak demokratikoki banatzen dira, bakoitzak bere ezagutza eta lana eskaintzen du eta ahal duen moduan parte hartzen du.Antolakuntza hurbileko auzo eta hirietara ere hedatzen da.Laster, Espainiako txoko guztietatik etorritako mugimenduko ordezkariak iristen hasiko dira.

GERRA ETA HAURREN ESKUBIDEAK

LORE (2012). Australia-Alemania. Cate Shortland

Alemania, 1945. Amaitu da gerra. Ume talde batek suntsitutako herrialdea zeharkatzeko asmoa du, iparrera 900 kilometrora bizi den amonarekin elkartzeko asmoz. Haurren arteko zaharrenak, Lorek, bere lau anaien ardura hartuko du soldadu tropa aliatuek bere guraso naziak harrapatu ondoren.Guztiek elkarrekin bidaia bat abiatuko dute, errealitatearen eta euren gurasoen ekintzen ondorioen berri emango diena.Baina bidean Thomas, errefuxiatu judu gaztea, misteriotsua eta karismatikoa ezagutuko du eta bere mundua sentimendu kontraesankorrez betetzen dela ohartuko da Lore.Alde batetik, gaztearekiko sentitzen duen beldurrak geldiaraziko du, baina, bestetik, irakatsi dioten moduan, bizirauteko etsaiarengan konfiantza izan behar du.

OZTOPOAK GAINDITUZ KOMUNIKATZEA

EL MÉTODO ARRIETA (2013). Euskadi. Jorge Gil Munárriz

(ESTREINALDIA)

Lourdes eta Mentxu Arrietak begiradaren bidez ulertzen diote elkarri.Eta, kasu honetan, adierazpen hori ezin hobea da:gorputzeko mugimenduak kontrolatzeko arazo batek elbarri utzi ondoren, begien mugimenduaren bidez airean letrak idatziz elkar komunikatzen dira.30 urte daramate era horretan komunikatzen:begiei esker, isiltasunean, aurrekaririk ez duen moduan.Baina bada gehiago ere.Ziurtasun osoa dute “Arrieta metodoa” –izen hori jarri zioten– munduko beste jende askorentzat ere baliagarria izan daitekeela eta komunikatzeko aukera handiak lortuko lituzkeela.Horregatik, bost kontinenteetan zehar barreiatu nahi dute… Askoren bizitzak aldatzeko.

LESBIANA, GAY, BISEXUAL ETA TRANSEXUALEN (LGBT) KOLEKTIBOEN ESKUBIDEAK

PARADA / THE PARADE (2012). Serbia-Kroacia-Eslovenia-Mazedonia. Sr?jan Dragojevi?

Radmilo eta Mirko gay bikote gaztea dira eta munduko ehunka txokotan erabat zoriontsu izango lirateke… ez, ordea, Serbian.Diskrezioz bizitzen saiatzen dira, herrialdeko gehiengoaren gehiegikeriak jasanez.Mirkok aurten “harrotasunaren desfile” bat antolatu nahi du; oso zaila dirudi, 2001ean egindako azken saiakera odoletan blai amaitu baitzen.Eta egoerak ez du hobera egin orain, desfilea egitekotan, talde neonazi eta nazionalistek beste sarraski bat gertatuko dela mehatxu egin baitute.Egoerak bueltarik ez duela dirudi, baina kasualitatez Lemonekin, bertako ganster batekin, eta haren andregai Pearlekin egingo dute topo.Gerrako beteranoa, nazionalista eta homofoboa da, borroka-arteetan aditua eta segurtasun enpresa baten jabea; paradoxikoki, baliteke Lemon izatea ekitaldia gauzatzeko azken aukera.