Gaur eman dute ezagutzera apirilaren 18an Aretxabaletan ikusi ahal izango diren lanen zerrenda; horien artekoren batek irabaziko du aurtengo lehiaketa ofiziala. Aurkeztutako 110 film laburretatik 12 hautatu dituzte. Arduradunek diotenez, “kalitatezko lan asko utzi behar” izan dituzte kanpoan. Azken txanpan aritzeko aukeratutakoen artean euskal zinemagintzan ohikoak diren izen ezagunak daude, besteak beste, Koldo ALmandoz eta Telmo Esnal.
- Albaitari (Pablo Vijande)
- Aner (Unai Garate)
- Beerbug (Ander Mendia)
- Deus et machina (Koldo Almandoz)
- Hamaiketakoa (Telmo Esnal)
- Hondartza (Amaia Badiola)
- Kaixo Egunon (David Kanon)
- Loco con ballesta (Kepa Sojo)
- Los Perfeccionistas (Tucker Davila Wood)
- Lucia (Maddi Barber eta Gorka Beunza)
- Tarantela (Unai Rosende)
- Tesoros (Ivan Cortazar)
Film labur finalisten proiekzioa eta sari banaketa ekitaldia apirilaren 18an egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. Era berean, datozen egunetan emanaldiaren eta lehiaketaren gainontzeko xehetasunak emango dituztela aurreratu dute antolatzaileek.