Gustura hartzen ditu publikoak Zinema Eraikitzen ataleko filmak. (Argazkia: MIKEL GOÑI)

Gustura hartzen ditu publikoak Zinema Eraikitzen ataleko filmak. (Argazkia: MIKEL GOÑI)

Donostiako Zinemaldiak jakinarazi duenez, hautatu dituzte jaialdiaren baitako Zinema Eraikitzen 23 atalean aurkeztuko dituzten pelikulak. Bost herrialde desberdinetako sei filmek osatuko dute aurten saila, eta Tolosako (Okzitania) Rencontres Cinémas d’Amerique Latine jaialdian ere izango dira  ikusgai.

Latinoamerikako zinemari bultzada emateko sortutako programa da Zinema Eraikitzen, Donostiako Zinemaldia eta Tolosako Rencontres Cinémas d’Amerique Latine jaialdien arteko elkarlanetik jaioa. Urtean bitan egiten da aukeraketa osatzen duten filmen emanaldia, irailean Donostian eta martxo aldera Tolosan. 15 herrialdetako 105 film proposamen jaso ditu Zinemaldiak deialdi honetarako, sailaren arrakastaren adierazgarri.

Honako hauek dira pantailaratuko diren filmak: Enrica Pérezen (Peru) Climas, Caru Alves de Souzaren (Brasil) De Menor , Daniel eta Diego Vegaren (Peru)  El Mudo, Mariana Rondónen (Venezuela)  Pelo Malo, Samuel Kishi Leoporen (Mexiko) Somos Mari Pepa eta Marcela Saiden (Txile, Frantzia) El verano de los peces voladores.