EikenBank 2013 ekimenaren aurkezpen hitzaldia, otsailean EHUn. (Argazkia: Eiken)

EHUko EikenBank 2013 ekimenaren aurkezpen hitzaldia, otsailean. (Argazkia: Eiken)

EikenBANK 2013 proiektuaren aurkezpena egingo du Eiken  klusterrak  Bilboko (Bizkaia) IMVALen, Ikus-entzunezko, zine eta telebista ikasketetarako zentroan.  Martxoaren  13rako dago antolatuta aurkezpen ekitaldia, 11:00tatik 12:00etara ikasketa zentroak Bilboko Luzarra kalean duen eraikinean.  Bertan, EikenBANK  ekimenaren berri emango da, eta aurtengo edizioaren nondik norakoak azalduko dira.

Zinemako zein telebistako proiektuetarako ideia sortzaileei dago zuzenduta EikenBANK programa. Edozein ikus-entzunezko proiekturako ideak eta proposamenak jaso nahi dituzte, hauek aberasteko eta enpresa arloarekin harremaneko asmoarekin. Parte hartzeko nahikoa da taldearen webgunean proposamena aurkezteare

Proiektuaren erronka sortzaile berri horien ideiak erakartzea da, euskal ikus-entzunezkoen munduko profesionalez osatutako epaimahai batek lan guztiak aztertzeko eta onena saritzeko. Irabazlearen lana ekoiztu eta emititzeko konpromisoa hartu du ETBk, eta horretaz gainera prestakuntza beka eta proiektuaren eskubideen bekak jasoko ditu honek ere.