‘Emak Bakia baita’ dokumentala, Beasain eta Tolosan

‘Emak Bakia baita’ dokumentalaren irudi bat.

Argentinako El Bolon hiriko Zinema Esperimentaleko Nazioarteko Jaialdian saritu berri dute Oskar Alegriaren Emak Bakia etxea film dokumentala. Zuzendari nafarraren lanak Aipamen Berezia saria eskuratu du.

Otsailaren azkeneko astean egiten den jaialdian lan dokumental esperimentalak pantailaratzen dituzte, jaialdi horren helburua “ikuspegi artistiko eta berritzaileak” sustatzea delako. Film luze onena izateko lehian zegoen Emak Bakia baita, eta sari nagusia irabazi ez duen arren, epaileek nabarmendu nahi izan dute Alegriaren lana.