matrix reloadedMetropolis etik hasi eta The Matrix arte, eta 2001, Odisea del espacio, Solaris edo Allien lanetatik pasatuta, genero fantastikoak gure ametsak elikatu ditu, eta gorpuztu, gure amesgaizto barne-barnekoenak, irizpide-egoerak sortuz. The Matrix Reloaded trilogia baten bigarren zatia da, bizitza artifizialari buruz eta pertsonen arteko harremanez, bizitza erreala bizitzen ari direla edo erreakziorik txikienak ere aurretik zehazten dituzten ordenagailu-programen bidez.

Aspaldiko dilema, ez bizitza ametsa den, baizik eta nire bizitza benetan erreala den ala fikziozkoa, ba dilema hori gauzatzen da filmean akzioa eta abentura zoroa maltzurkeriaz nahastuz, tresnen ahalmenei eta metalezko bihotzari buruzko gogoeta teknologikoak eta filosofikoak erabiliz, emozioaren eta haragikoitasunaren aurrez aurre. Aipa ditzadan, giza izaerak berezkoak dituen plazerak, sexua, janaria eta oinazea, besteak beste. The Matrix sortzen duen haztegia handik eta hemendik ateratako estereotipoak dira.

Alde batetik ordenagailu-teknologiatik datozenak filosofia judu-kristauaren zenbait elementurekin osatuta (adibidez, profetek iragarritako eta bere herria salbatuko duen Mesiasen, Salbatzailearen eta Berreroslearen kontzeptua). Baita ziber punck-diseinuko osagaiak ere: (metalezko dekoratu distiratsuak edo herdoilduak, neon-argiak, metal-musika). Gainera,lekaide postmodernoen abituen antzeko jantziak (sotana beltzak, betaurreko beltzak, plastiko dirdaitsuekin jantzitako tximinoak), publizitateko edota bideoklip-estetika, kamera geldoa azkarrarekin nahastuz (erritmo dardaratsua eta bizkorra akziozko eszenetan, adibidez, orain arte ikusia gabea genuen autopistako pertsekuzioa.

Elementu horietaz gain, ekialdeko sasi-filosofiak, borroka erritualen mistika, gimnasiak, edo Kung Fu edo Tai Chi bezalakoei atxikitako gorputz-posturak, besteak beste. Eta deskribapen hau amaitzeko aipa ditzagun mitologia grekoaren alorreko bigarren mailako eta azaleko osagaiak (pertsonaien izenak: Neo, Morphéus, Nereus, Perséfone, Trinity, eta abar). Horiek guztiek osatzen dute film-mota horien haztegia.

Nahiz eta kritika, oro har, aurreneko The Matrix filmaren ondorioen aurkakoa izan bazen, esan beharra daukat, filmakxarmatu ez banau ere, gustatu egin zaidala, planteamendu estetikoaren ikusizko maila bikainagatik, eta istorioak asmatzeko erakusten duen gaitasunagatik. Abentura pertsonal bat sortzen du, planteamendu globalago baten barruan. Hiltzerainoko borroka tresnen eta gizakien artean, gaur egungo giroko santu-zeinuak, lehen ere Fritz Lang-en jeinuzko Metrópolis filmean presente zegoen borroka latza.

Film honen diskurtso intelektualak nekatu egiten du, eta lanhantuste bilakatzen da, ze, aurreneko zatian ez bezala, ez dira ageri ikusizko behar hainbat baliabide, zehaztasun teknologiko eta filosofiko nahasiak eta korapilotsuak ilustratzeko. The Matrix (1999) filmak jaiotza irudikatu bazuen, The Matrix Reloaded (2003) bizitzaren garapena deskribatzen da. Eta, azaroan ikusiko dugun Wachowski anaien trilogiaren hirugarren eta azken zatian heriotza antzeztuko da.

Juan Miguel Gutierrezek Habe aldizkarian 2003ko ekainaren 10ean argitaratutako kritika, eta Habe erakundearen Ikaslbil.net webgunean jasoa.