Zinema denbora pasa hutsala baino gehiago dela diotenek arrazoi bat gehiago dute Ekozinemaldiaren 6. aldiaren programari erreparatuta. Hain zuzen ere, ekimen honek Euskal Herriko hainbat udalerrietara ekarriko dituen lanek erakusten baitute zinemak aldarrikapenerako eta errealitatearen ezagutzarako duen ahalmena. Hori guztia gogoan, Ekologistak Martxan erakundeak 10 filmen  20 emanaldi baino gehiagok osatzen duen programa atondu du 2013ko ediziorako.

Natura, gizarte arazoak eta aktibismoa dira Ekologistak Martxan elkarteak Ekozinemaren 6. aldian jorratu nahi dituen gaiak. Horretarako hogeitik gora banako, elkarte eta erakunderen laguntza jaso du. Horren ondorioz, Euskal Herria, ezkutuko zorra, Fin Civ, Toxic Somalia zein Los Yes Men arreglan el mundo bezalako lanak ikusi ahal izango dira Hego Euskal Herriko 13 herri eta hiritan. Horien guztien xehetasunak hemen argitaratu dituzte.

Emanaldi irekiak datorren astean hasiko badira ere, Basauriko eta Bilboko (Bizkaia) eskoletako ikasleentzat egin beharreko saioak gaur bertan hasiko dira. Ikusle gazte hauei Euskal Herria, ezkutuko zorra lana erakutsiko diete.