http://youtu.be/YUjXeLt2ViU
Bilboko (Bizkaia) Filme Sozialak – 5. Ikusezin Zinema Jaldiak 1.000 euroko saria emango dio euskaraz egindako lan onenari. Hain zuzen ere, antolatzaileek diru kopuru hau lortzeko Bilboko Kafe Antzokiaren laguntza izan dute, eta bien artean emango dute galardoa. Irailaren bukaeran egingo den jaialdian parte hartzeko lanak maiatzaren 1a baino lehenago helarazi beharko zaizkie festibalaren arduradunei.
Hain zuzen ere, irailaren 26tik urriaren 3a artea egingo dute Ikusezin Zinema Jaialdiaren 5. aldia. Jaialdian partea har dezaketen lanak genero eta luzera hauetakoren bat izango dira: fikziozko film luze zein laburrak, dokumental luze zein laburrak eta animaziozko film luze zein laburrak; beti ere baldin eta gaiei dagokienez, jaialdiaren eskakizunekin bat badatoz. Lan guztien eremua gizarte-gaia izango da: genero berdintasuna, giza-eskubideak, edozein bazterketa mota…
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ohi moduan, honoko lan hauei emango diete lehentasuna: herri txiroetan egindakoei, emakumeenei eta giza-eskubideen edo norbanakoaren eskubideen urraketa jasaten duten lekuetan egindakoei. Bestalde, gizarte gairen bat salatzeagatik edo edukiagatik bazterketa politiko-ekonomikoa jasan duten lanek parte har lezakete, beti ere formatu digitalean.Bat baino gehiago aurkez litezke.