Iritsi da zinema areto komertzialetara Herensugeak. Haritzaren bihotza animazio filma. Familia osoak ikusteko moduko filma Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat zinematan ikusi ahal izango da, erdaraz edo gazteleraz aretoaren arabera.

Irungo Dibulitoon ekoiztetxearen lana Goya sarietarako hautagaia den arren, gaur bertan estreinatuko da ofizialki. Txikienentzako ez ezik, etxeko handienentzako ere erakargarria izan daiteke ordenagailu bidez egindako marrazki bizidunen filma. Ricardo Ramonek eta Angel Izquierdok zuzendutako lanaren 80 minutuko iraupenak produktu egokia egiten du euritsu izango dela iragarri duten asteburu honetan etxeko umeekin zinema saio batez gozatzeko.

Banatzailearen sinopsia:

Gertakizun bitxi-bitxi batzuek klima aldarazi dute herensugearen mendian. Tenperaturaren bat-bateko jaitsierak hotzaren hotzez eta ilunpean utzi du lurraldea. Basoa hiltzear dago eta Robin elfo txikia, basoaren zaindaria, bizitza suntsitzen ari den gaitzari aurre egiteko, laguntza eske ari zaie jainkoei. Laguntza jaso bai… baina ez hark espero zuena!

  • Barakaldo-MEGAPARK   (gazteleraz)
  • Bilbo-ALHONDIGA   (euskaraz)
  • Bilbo-MULTICINES   (euskaraz)
  • Donostia-PRINCIPE  (euskaraz)
  • Getxo-G. ZINEMA   (v.castellano)
  • Irun-OCINE   (euskaraz eta gazteleraz)
  • Iruñea-LA MOREA    (euskaraz)