Donostiako Zinemaldiko arduradunek aurtengo edizioa izango denaren informazioa gutxika ematen jarraitzen dute. Oraingo honetan, zinema zaleen artean jakin min handia pizten duen Perlak azpi sailari dagokio berrikuntza, hain zuzen ere, Zabaltegi-ko parte izatetik berezko saila izatera pasatuko baita irailean egingo den jaialdian.
Hori dela eta, kalitate altuko lanak pantailaratzen dituzte. Perlak sailean urte bereko beste hainbat zinema jaialditan parte hartu duten hainbat film erakutsiko dituzte, nahiz eta ez duten sail ofizialean parte hartzerik izango. Hala ere, Publikoaren saria eskuratzeko hautagaiak izango dira atal honetako pelikulak.
Perlak independente bilakatzeak Zabaltegi sailean ere eragina izango du. Jaialdiaren arduradunen arabera, “Zabaltegi”, berriz, urteko zinema-proposamen harrigarrienei eta erakargarrienei irekitako atal bihurtu da. Lehiaz kanpoko atal honetan ez dago arau formalik ezta gai-mugarik ere”.