Emak Bakia baita dokumentalaren hainbat emanaldi prestatu dituzte datozen egunetarako Gipuzkoan. Gaur bertan, ostegunarekin, Beasainen ikusi ahal izango da erdarazko aldaeran eta datorren ostegunean, urtarrilak 24, beste bi pantailaratze izango dira: 19:15ean euskaraz et 21:45 gazteleraz. Honen ondoren, Biarritzeko (Lapurdi) Fipa jaialdian presentzia izango du, 22tik 27ra.
Oskar Alegriaren Emak Bakia baita dokumentalak Man Ray artista amerikarrak 1926. urtean egin zuen Emak Bakia film esperimentala dauka oinarrian. Zuzendariak laburbiltzen duenez, “sinopsia egitea oso erraza da: pertsona bat etxe baten bila doa, eta bidaia hori kontatzen da”.
Hain zuzen ere, filmaketaren gune nagusia izan zen etxeari zor dio izena Rayren lanak, eta horren bila abiatu ziren Alegria eta bere taldea. Bilaketa horren dokumentatzean oinarritu du zuzendariak lan hau