Blackie & Kanuto animazio filma otsailaren 15ean ikus daiteke areto komertzialetan. Durangoko (Bizkaia) Baleukok egin du filma, Frantziako Art’ Mell eta Italiako Lumiq enpresekin batera. Hori dela eta, zinemetara hainbat hizkuntzatan iritsiko da, besteak beste, euskaraz, italieraz, frantsesez, eta baina baita gazteleraz zein ingelesez.
Hauxe da filmaren arduradunek aurreratu duten sinopsia:
Blackie, ilargira joatearekin tematuta dagoen ardi beltza da. Kanuto berriz, Blackierekin itsututa dagoen artzain txakurra… Baina ez du entzun ere egin nahi kohetearen kontua. Bidaiari ekingo diote, jakina. Bidean beste lagun askorekin egingo dute topo… behi kantariak, otso limurtzailea, legez kanpoko armiarma etorkinak, hegazti hippiak eta kohete bat aireratzeko prest dagoen txakur talde bitxia… Pinky, godzillaren itxurako arrosa koloreko ardi erraldoia ordea, hau galarazten saiatuko da.