Gregorio Muroren Zeinek gehiago iraun lana Espainiako Paracuellos del Jaramako I. Film Laburren jaialdia irabazi zuen atzo. Lehiaketa honetan aurtengo Kimuak katalogoko beste labur batek, Jose Mari Goenagaren Lagun Minak , irabazi du aktore onenaren saria.
Zeinek gehiago iraun animazio lana da, eta bere arduradunek bere sinopsia esaldi honetan laburbiltzen dute: “Haur jolas arriskutsu batek Anderren eta bere familiaren bizitza aldatuko du betirako“.
Goenagaren lanak, berriz, aktore onenaren saria irabazi du; zehazkiago, Diego Santos y Eriz Alberdi film laburreko bi aktore nagusiek ex-aequo irabazi dute 300 euroko saria.