Green Manager lantegia, jasangarritasun-planak lantzeko

Ikus-entzunezko produkzioko profesionala zara? ICAAren eta Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-baldintzak betetzen dituzten jasangarritasun-planak garatzen eta martxan jartzen ikasi nahi duzu? Ikus-entzunezko produkzioko profesionalentzako aurrez aurreko lantegi praktikoa antolatu du BASQUE GREEN FILM idazkaritza teknikoak, datorren urtarrilaren 15ea, 16 eta 17an, Donostian, Gasteizen eta Bilbon.

By |2024-01-09T10:45:27+02:009 urtarrila, 2024|

Kontatutako Zinea: Jaione Camborda

Jaione Camborda zinemagilea izango da Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren Kontatutako Zinea egitasmoaren 2024ko lehen protagonista. O Corno (2023) filmaren idazketa-prozesuaz arituko da urtarrilaren 18an, 19:00etatik aurrera. Aurretik, filma ikusteko aukera izango da.

By |2024-01-05T10:39:45+02:005 urtarrila, 2024|

Estreinaldiak: Urtarrilak 18

Glass Aurretik ekoitzitako Unbrekable eta Split filmak utzitako lekukoa hartuta, David Dunn (Bruce Willis) protagonistaren urratsak eta abenturak jarraituko ditu Glass filmak ere bai. Oraingoan, La Bestia izenez ezaguturiko figura ahalguztidunaren bilaketa izango da filmaren motorra. https://www.youtube.com/watch?v=95ghQs5AmNk The Favourite XVIII.mende hasierako Ingalaterran kokatuko gaitu Yorgos Lanthimos grekoaren filmak. Gerra garaiko ezegonkortasuna, botere borrokak, koroaren defentsa, aristokrazia, adiskidetasuna, traizioa eta anbizioa dira pelikulak nahasten dituen osagaiak.

By |2019-01-23T11:18:20+02:0017 urtarrila, 2019|
Go to Top