Kutsidazu 335. ‘NOTHING COMPARES’

Zuzendaria: Kathryn Ferguson Urtea: 2022 Iraupena: 97 min. Herrialdea: Irlanda Generoa: Dokumentala | Biografikoa Sinéad O’Connor abeslariaren bizitza eta itzala aztertzen duen dokumentala. 1987-1993 urteetan irlandarrak mundu mailako fama nola lortu zuen erakutsiko du, baina baita ere haren nortasun ikonoklastak eragindako ondorioak. O’Connorren jokaera profetiko eta desafiatzailean ardaztuta, aitzindari ausart honen ondareari buruzko hausnarketa egiten du filmak, ikusmolde modu feminista garaikide batetik. Filma estreinatu eta urtebetera

By |2023-07-28T08:50:59+02:0028 uztaila, 2023|

Kutsidazu 334. ‘ONE, TWO, THREE’

Zuzendaria: Billy Wilder Urtea: 1961 Iraupena: 108 min. Herrialdea: AEB Generoa: Komedia | Satira Gerra Hotzaren garaia. C.R. MacNamara, freskagarrien multinazional baten ordezkaria Mendebaldeko Berlinen, aspalditik ari da bere marka SESBen sartu nahian. Horretan dela, bere nahien kontra, nagusiak bere alaba Scarlett zaintzeko agintzen dio, Berlinera iristear dagoena. Hemezortzi urteko neska bihurri eta zoro bat da hau, MacNamararen zaintza saihestuz, Otto Pifflekin maitemintzen dena, Ekialdeko Alemanian

By |2023-07-21T10:36:08+02:0021 uztaila, 2023|

Kutsidazu 333. ‘LES MISÉRABLES’

Zuzendaria: Ladj Ly Urtea: 2019 Iraupena: 102 min. Herrialdea: Frantzia Generoa: Thrillerra | Drama Stéphane Ruiz poliziak bat egin berri du BACekin, Montfermeilgo (Paris) Delinkuentziaren Aurkako Brigadarekin. Han bere lankide berriak ezagutuko ditu, Chris eta Gwada, auzo gatazkatsuetako talde antolatuen arteko tentsio izugarrietan aritutako bi agente. Ladj Lyk 2017an egin zuen izen bereko film laburra du oinarri filmak. Zuzendariak, maliar jatorriko migranteen semea eta Clichy-Montfermeil barrutian

By |2023-07-14T12:52:02+02:0014 uztaila, 2023|

Kutsidazu 332. ’NAGORE’

Zuzendaria: Helena Taberna Urtea: 2010 Iraupena: 77 min. Herrialdea: Euskal Herria Generoa: Dokumentala Nagore Laffage erizain ikaslearen erailketa bortitzari buruzko dokumentala. Biktimaren familiakoen zein lagunen testigantzak jasotzen ditu lanak; tartean, parte-hartze garrantzitsua du Nagoreren amak, Asun Casasolak, istorioaren hari eroale gisara, eta baita prozesu judizialean inplikatutako hainbat kideren ikuspegiak ere: fiskala, alde bietako abokatuak eta genero indarkeriaren kontrako kolektiboetako ordezkariak… Horrez gain, filmak artxibo-material interesgarria

By |2023-07-07T10:18:11+02:007 uztaila, 2023|

Kutsidazu 330. ’20.000 ESPECIES DE ABEJAS’

Zuzendaria: Estibaliz Urresola Urtea: 2023 Iraupena: 129 min. Herrialdea: Euskal Herria Generoa: Drama | Haurtzaroa | Transexualitatea Coco, zortzi urtekoa haurra, ez da moldatzen besteek berarengandik espero dutenaren aurrean, eta ez du ulertzen zergatik. Bere inguruko guztiek Aitor deitzen diote behin eta berriro, baina ez du bere burua izen horretan ezagutzen. Bitartean, Ane izeneko amak oporrak aprobetxatuko ditu hiru seme-alabekin batera bere amaren etxera joateko. Bertan

By |2023-06-23T11:31:21+02:0023 ekaina, 2023|

Kutsidazu 329. ‘THE TREASURE OF HIS YOUTH: THE PHOTOGRAPHS OF PAOLO DI PAOLO’

Zuzendaria: Bruce Weber Urtea: 2021 Iraupena: 105 min. Herrialdea: AEB Generoa: Dokumentala Paolo Di Paolo, 1950eko eta 1960ko hamarkaden artean aktibo egon zen argazkilari italiarraren figuran eta obran oinarritutako dokumentala duzue honakoa. Pasolinitik Magnanira, De Chiricotik Ungarettira, Ezra Poundetik Grace Kellyra... dolce vita izenez ezaguturiko aldiaren aurpegi orotarikoak erretratatu zituen. Film bizi, xarmangarri eta argigarria, zinez. Edertasun formalaren eta Weberrek pertsonaiarekiko duen maitasun nabariaren arteko konbinazioak

By |2023-06-16T12:59:22+02:0016 ekaina, 2023|

Kutsidazu 328. ‘SALVADOR (Puig Antich)’

Zuzendaria: Manuel Huerga Urtea: 2006 Iraupena: 134 min. Herrialdea: España Generoa: Drama | 70ko hamarkada 1974ko martxoaren 2an, Salvador Antich anarkista gaztea, Askapenerako Iberiar Mugimenduko militantea, Espainian "garrote vil" tortura instrumentuaren bidez exekutatutako azken preso politikoa bilakatu zen. Filmak jasotzen duena da bere historia; familiak, lankideek eta abokatuek bere exekuzioa saihesteko egindako ahalegin desesperatuen kontakizuna. https://youtu.be/V_zUdilSyJE

By |2023-06-09T12:16:17+02:009 ekaina, 2023|

Kutsidazu 327. ‘SOME LIKE IT HOT’

Zuzendaria: Billy Wilder Urtea: 1959 Iraupena: 120 min. Herrialdea: AEB Generoa: Komedia | 20ko hamarkada Lege Lehorraren garaia (1920-1933). Joe eta Jerry musikari handiak dira, eta bi talde aurkarien arteko kontu-garbiketa baten lekuko izan ondoren ihes egin behar dute. Lanik aurkitzen ez dutenez eta mafiak jazartzen dituenez, emakumez jantzi eta emakumezkoen orkestra batean infiltratuta bilatuko dute babesa. Joek (Tony Curtis) Sugar Kane (Marilyn Monroe) taldeko abeslaria

By |2023-06-02T12:54:37+02:002 ekaina, 2023|

Kutsidazu 326. ‘NO’

Zuzendaria: Pablo Larraín Urtea: 2012 Iraupena: 116 min. Herrialdea: Txile Generoa: Drama | Politika René Saavedra publizitate arloko kontu-exekutibo bat da, Mexikon erbesteratu ondoren, Txilera itzuliko dena. Bertan, 1988ko plebiszitu txiletarrari "Ezetz" esaten dion kanpaina bikain eta baikor bat diseinatuko du, diktadura militarrari amaiera eman eta Augusto Pinochet boteretik kentzeko helburuarekin. Ordura arte ezagutu gabeko marketin-estrategia izango da berea, ez baita erregimenaren liskarrean eta salaketan

By |2023-05-26T11:17:17+02:0026 maiatza, 2023|

Kutsidazu 324. ‘THE ASCENT’

Zuzendaria: Larisa Shepitko Urtea: 1977 Iraupena: 111 min. Herrialdea: SESB - Sobietar Batasuna Generoa: Kultuzko filma | Drama belikoa | II. Mundu Gerra Bigarren Mundu Gerran, goseak jotako bi partisano sobietar taldetik aldentzen dira, etxalde txiki batean hornidurak bilatu asmoz. Baina alemanak lehenago iritsi direnez, lurralde okupatuan zehar ibili beharko dute, beren burua hornitzeko beste leku bat bilatu arte. https://youtu.be/LTmCuoXxqTk

By |2023-05-12T10:08:45+02:0012 maiatza, 2023|
Go to Top