‘Basquezinema films & tv’ aldizkariaren 12. alea argitaratu dute

EPE/APV – Euskal Produktoreen Elkarteak urtero argitaratzen du azken hamabi hilabeteetan estreinatu ala garatutako euskal ikus-entzunezko proposamenen Basquezinema katalogoa. 2022ari dagokion aldizkariak, 12. aleak, argia ikusi berri du eta, pelikulez gain, lurraldeko zinemaldi eta “film commission”-en inguruko informazioa aurkitu daiteke bertan.

By |2023-02-01T11:56:37+02:001 otsaila, 2023|

Eskura jada Basquezinema films & tv aldizkariaren 11. Alea

EPE-APV Euskal Produktoreen Elkarteak urtero argitaratzen du azken hamabi hilabeteetan estreinatu ala garatutako euskal ikus-entzunezko proposamenen Basquezinema katalogoa, eta 2021ari dagokion aldizkariak argia ikusi berri du. Pelikulez gain, lurraldeko zinemaldi eta "film commission"-en inguruko informazioa aurkitu daiteke bertan. Urrian zabaldu zuen EPE-APVk landutako euskal film luze, labur zein telebistarako lanen inguruko informazioa jasotzeko deialdia, eta ordutik eskuratutako datuekin osatu du Basquezinema aldizkariaren 11. alea. Ekimenaren helburua gurean

By |2022-01-03T12:07:17+02:003 urtarrila, 2022|

ZINEBI NETWORKING 2020: Dokumentalen Sorgunea

ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak eta Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE-APV) ZINEBI NETWORKING 2020: dokumentalen sorgunea Bilboko Zinema Dokumentalaren III. Foro Profesionala aurkeztuko dute Euskal Telebista (ETB), Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi eta Zineuskadi-ren elkarlanarekin. Izena emateko epea irailaren 17an hasi eta urriaren 12an amaituko da. 

By |2020-09-18T12:19:51+02:0018 iraila, 2020|

Telebista publikoetako fikzioak izango dituzte aztergai, Bilbon

Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE-APV) Eusko Jaurlaritzaren, Bilbao Bizkaia Film Commissionen eta Eiken-en laguntzarekin, fikziozko telesailen inguruan eztabaidatzeko jardunaldi berezia antolatu du abenduaren 16rako (astelehena). ‘La producción de contenidos de ficción independiente en un tiempo de bigdata’ izena du hitzorduak, eta Bilboko Burtsaren eraikinean egingo dute, 10:00etatik 18:30era.

By |2019-12-16T10:06:24+02:0012 abendua, 2019|

Bihartik aurrera ‘Zinema deszentralizatua. Guztiok ez dugu 9 abizen katalan izan nahi’ jardunaldiak Bilbon

Eskualdean inoiz egin den euskal ekoizle kopuru handiena biltzea espero dute bihar Bilboko Dock espazioan (Uribitarte Ibilbidea, 3). Euskal Produktoreen elkarteak antolatuta,  ‘Zinema deszentralizatua. Guztiok ez dugu 9 abizen katalan izan nahi’ jardunaldiak sentsibilitate ezberdinak bildu nahi ditu, interes ekonomiko eta korporazio handietatik kanpo ekoizten jarraitu ahal izateko. Horretarako, finantziazioaren hainbat alor jorratuko dituzte, bai publikoa, baita pribatua ere. Horretaz gain, ikus-entzunezkoen gaineko araudi ezberdinen

By |2019-05-20T16:47:57+02:0030 azaroa, 2015|
Go to Top