Dopesick

Zuzendaria: Danny Strong Urtea: 2021 Herrialdea: AEB Euskarria: Disney+ Denboraldiak: 1 Atalak: 8 Osasuna, zaintza, bizikidetza, ardura. Hitz potoloak dirudite, eslogana; guztiok barneratuak ditugun kontzeptuak, jakintzat ditugula esatera ausartuko nintzateke. Nor ez da hauen alde egongo. Zaindu maite duzun hori, lagundu ezazu lagun hurkoa. Batu gaitezen modu eraikitzailean, elkarrekin gehiago baikara, gaitasun handiagokoak: hobeak, eraginkorragoak, osoagoak. Lagundu iezadazue bidean mesedez, latza izango baita, zaurituak egongo dira, hildakoak ere,

By |2022-01-14T11:18:12+02:0014 urtarrila, 2022|

Médecin de nuit

Zuzendaria: Elie Wajeman Urtea: 2020 Herrialdea: Frantzia Ile luzea, atzeraka orraztua; bizarra, zilarrezko lepokoa eta larruzko beroki luzea. Mikael sendagilea da Parisen, gauez lan egiten du batik bat, autoan etxez etxe artatzen ditu pazienteak, autoan ere, atzeko eserlekuan, ondokoan noizik behin. Lan bakartia dauka Mikaelek, pazienteak gora, pazienteak behera, guztiak sendatu nahi lituzkeela esango genuke, guztiak salbatu. Gaua iluna da baina, oso. Hezea ere, hotza, zaratatsua. Autoetako, semaforo

By |2021-10-18T10:04:17+02:0018 urria, 2021|

ITZALITA

Zehaztasun guztiekin ezagutzen nuen asteko zinema estreinaldiak zeintzuk ziren; gidoigile, zuzendari edo aktore konkretuen proiektu berriak jarraitzen nituen; jaialdi edo sari banaketa ezberdinetako garaileei buruz irakurri eta informatzen nintzen; azken batean zineak ilusionatu egiten ninduen. Dramatikoegi jarri gabe, azken hilabeteetan ohartu naiz zinemak xarma galdu duela niretzat. Argi daukat aldi baterako zerbait dela, eta itzuliko zaidala filme bat ikusteak sorrarazten zidan irrika, baina egun gogogabe

By |2021-08-24T08:56:56+02:0024 abuztua, 2021|

20ko hamarkada honetan ere, Fritz Lang pantaila handian

“Zinema zuzendari batek esan nahi duena adierazteko hitzak behar baditu, film hori ez da behar bezain ona izango; bera ez da benetako zinegile bat izango” Fritz Lang Bukatzear da Tabakaleran zinema eta kulturarekin lotutako eragileek atondutako lehen hiruhilekoaren egitaraua eta, Luis Buñuelen baimenarekin –gogoratu Nosferatu zikloa zinegile espainiarrari eskaintzen ari direla Donostia Kultura, Euskadiko Filmategia, Tabakalera bera, Elias Querejeta Zine Eskola eta Donostia Zinemaldia elkarlanean-,

By |2021-06-17T15:02:12+02:0016 martxoa, 2021|

HITZ EGIN DEZAGUN HAIETAZ

“Ez dago”. Bi hitz horiekin ezabatu zuen zinemaren historiaren zati oso bat. “Ez interesa duenik, behintzat". Nire irakasle baten erantzuna izan zen, hiru urtez haren ikus-entzunezko lengoaiako klaseak entzun ondoren, emakumezko zinegileei buruz hitz egingo ote zuen galdetu nionean. Ez Alice Guy, ez Dorothy Arzner. Ez Agnès Varda edo Chantal Akerman. Ez Barbara Hammer ezta Maya Deren ere. Gizon harentzat ez zuen merezi emakumeek zuzenduriko

By |2021-03-09T11:34:13+02:008 martxoa, 2021|

Mendifilm 2020: kronika laburra

Aurten, Mendi film ere —nola ez— bizi dugun pandemiara egokitu egin behar izan da. Eta esan beharra dago zoragarri egin duela: batetik, ohiko emanaldiak eskaini ditu Bilboko aretoetan; eta bestetik, Vimeora igo ditu katalogoko film guztiak, online ikusteko aukera emateko (oraindik badago!). https://vimeo.com/419110814 Edizio honetan Everest the hard way —publikoaren saria eskuratu duena— gailendu da nire ustez; bertan, eslovakiar talde batek 1988an egindako saiakera erakusten

By |2020-12-15T10:29:33+02:0015 abendua, 2020|

Kategoria berri bat

Duela gutxi lankide batek galdetu zidan zein zen lokarrarazi zidan azken filma. Pentsatu egin behar izan nuen; ohikoa da etxean ordenagailuko pantaila txikian ikusten ditudan filmekin eta, aste luze baten ondoren, nekearen nekez lokartzea. Baina galderak beste zentzu bat zuen: zein da aspertu zaituen azken filma eta, esna mantentzeko egindako ahalegin guztien ondoren ere, lo kuluxka bat eginarazi dizuna. Bada ohartu naiz, nire kasuan, filmek

By |2020-11-18T10:54:46+02:0018 azaroa, 2020|

Dig, Lazarus, dig!!!

Gerra guztiek eragiten dituzte biktimak. Eta streaming plataformen arteko gerrak, batzuetan hotza dena eta beste batzuetan sutsua, biktima asko eta asko utziko ditu bidean. Biktima horiek pelikula izaera dute, digitalizazio prozesuan ahaztuak izan direnak edo azken urteetan hedapen txiki eta mugatua izan dutenak. Banaketa eskubideen linboan gelditu diren filmak dira. https://youtu.be/tkGMQdAh-Vo Film horiek ez dira streaming plataforma handietan gordeko, ezezagunak eta zaharrak direnez, publikoa erakartzeko

By |2020-08-17T11:20:39+02:0012 abuztua, 2020|

‘La línea invisible’ eta ikus-entzunezko fikzioa

Joan den apirilean estreinatu zen La linea invisible (Marra ikusezina) telesaila; sei atal guztira, Movistar telefonia-operadoreak ekoitzita (lehenengoa hementxe ikusgai). Mariano Barroso zuzendari prestigiotsuak zuzendu du eta gure historia hurreko pasarte garrantzitsu bat du kontagai: ETAren V. Biltzarra; bertan erakundeko kideek indarkeria erabiltzea erabaki zuten (bortxa ere esan liteke, segun nondik begiratzen diogun). Gustura ikusten da telesaila. Castinga, antzezpenak, girotzea, irazkia, errealizazioa, argazkia bikain gauzatuta

By |2020-06-30T10:14:43+02:0030 ekaina, 2020|

INDARTSU DATOZ 

Azken hilabeteetan zinemara joateko aukerarik ez, eta filmak etxetik eta ‘a la carta’ ikus ditzakezun plataforma horietako baten bazkide egin naiz. Egia esan ez nuen gehiegi espero, denbora-pasa erraz baten bila nenbilen, baina benetan harritu nau; zineetatik igarotzen ez diren altxor ezkutu ugari topatu ditut. Aukeren artean kuxkuxean ibili ostean, opera primetan jarri nuen atentzioa. Zinemagile hasiberriek eginiko filmek erabat erakartzen naute. Diotenez, lehen filman

By |2020-06-02T12:09:09+02:002 ekaina, 2020|
Go to Top