Kutsidazu 364. ‘918 GAU’

Zuzendaria: Arantza Santesteban Urtea: 2021 Iraupena: 65 min. Herrialdea: Euskal Herria Generoa: Dokumentala 2007ko urriaren 4ko gauean, Polizia Nazionalaren kamioneta batzuek geldiarazi egin zuten gure autoa. Identifikatu ondoren, atxilotuta geundela jakinarazi ziguten. Terrorismo-delitua leporatu ziguten, 2002ko Alderdien Legeak ilegaltzat jotako alderdi batean jarduera politikoa gauzatzeagatik. Une horretan bertan hasi zen nire bizitza berria izango zen bide luze hura: kartzela. Guztira, 918 gau eman nituen espetxean. Ia

By |2024-02-23T12:29:33+02:0023 otsaila, 2024|

Iruñean estreinatuko da ‘918 gau’ dokumentala, martxoaren 10ean

Arantza Santestebanen 918 gau filma pantaila handian ikusteko aukera izango da ostiraletik aurrera, Iruñeko Golem Yamaguchi aretoan. Ostegunean, aldiz, Golem Baionan egingo dute aurrestreinaldia, eta zinemagileak aurkeztuko du, gonbidatu berezien parte hartzearekin. Hilaren 11n ere, solasaldia egongo da.

By |2023-03-08T12:26:03+02:008 martxoa, 2023|

45. Euskal Zine Bilera aurkeztu dute: “Lekeition zinea gara”

Euskal zinemagintzaren plaza izanik, euskarazko zinemazaleak elkartzeko bilgune bilakatuko da, aurten ere, Lekeitio. Hitzordua urriaren 20tik 23ra gauzatuko dute, eta Ramon Agirre aktoreari eskainiko diote Euskal Zinemaren Begirada. Euskara hutsez egiten den zinema jaialdirik zaharrena da Lekeitioko Euskal Zine Bilera, Hazparneko Zinegin jaialdiarekin batera, euskara hutsez egiten diren lanen erakusleiho bakarra. Lagun talde batek jarri zuen martxan duela 45 urte, eta mundu mailako pandemia bat

By |2022-10-07T15:17:49+02:007 urria, 2022|

ARANTZA SANTESTEBAN: ‘Galderak gehiago interesatzen zaizkit autoafirmazioa baino”

918 egun eman zituen giltzapean Arantza Santestebanek. Seguran atxilotu zuten txantrearra, Herri Batasunaren aurkako operazio batean. Loiolako elkarrizketetan Arnaldo Otegiren batera ikusi genuen lehenago, sozialistekin eta jeltzaleekin negoziatzen. Bake garaietarako oinarriak finkatzen. Espetxealdia atzean utzi eta urte batzuetara sortu du 918 gau lana. Zinema esperimentala deitu dakioke, edo dokumentala beharbada. Lehen pertsonan hitz egiten du, eta bizitakoari buruzko gogoeta kritiko bat egiten du filmaren zuzendari,

By |2022-09-27T14:38:33+02:0021 iraila, 2022|

‘918 GAU’: Dena aldatzen da

Zuzendaria: Arantza Santesteban Urtea: 2021 Herrialdea: Euskal Herria Saila: ZINEMIRA   Kartzela geldiunea da. Haustura da. Aldatzen dira espazioa eta denbora, hemen eta oraina. Eta, gerta daiteke, kanpoko bizitzan oinarri zenuen ideia erauntsia baino helduleku gehiago behar izatea aurrera egiteko; buruan pilatzen diren galdera, zalantza guzti horiek erantzuteko. Izan ere, murruaren alde batetik ala bestetik begiratzen duzunean bezalaxe; espetxea ez da berdina ere ez preso guztien begietara.

By |2024-04-17T15:36:47+02:0020 iraila, 2022|
Go to Top