Bilbon banatu dituzte 2019ko Feroz sariak

Iragan asteburuan banatu dituzte Bilbon Espainiar estatuko zinema kritikari eta kazetarien Feroz Sariak. Rodrigo Sorogoyenen El Reino filma izan da garaile, bost errekonozimendurekin. 00

Zabalik da 67. Donostia Zinemaldirako online izen-ematea

Donostia Zinemaldiaren 67.edizioan parte hartu nahi duten filmek, zabalik dute jada lehen hautaketarako onlineko izen-ematea. Oro har, programazioa osatzen duten sail guztietara zuzendutako deialdia da, Zinema eraikitzen, Glocal in Progress eta Nest Film Students izan ezik. 00

Claire Denis zuzendaria omenduko du BilbaoArtek

Claire Denis (Paris, 1948) frantsesari eskainitako zikloa abiatu berri du BilbaoArte fundazioak. Otsailaren 11ra bitarte, zinegileak zuzenduriko bost film izango dira ikusgai. 00

Zinema emanaldiak Azpeitiko eta Donostiako Kijera gaztetxetan

Zinema emanaldi andana prestatu dute egunotan Azpeitiko zein Donostiako Parte Zaharreko Gaztetxetan. Zine ziklo klaustrofobikue deituriko emanaldi sorta  egingo dute lehenengoan, eta Rosa Luxenburg teorilariaren memoriari eskainitako saioa bigarrenean. +10

Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdia, egunotan Artiumen

Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren 16.edizioa jasoko du egunotan Gasteizko Artium-Arte Garaikidearen Euskal Museoak. Hilaren 15etik 31ra bitartean, ingurumenarekin lotutako gaiak jorratzen dituzten sei dokumental izango dira ikusgai. +10

Euskal Zinemaren 2018ko hitoak bildu ditu JAKIN-ek 229.zenbakian

2018ko kultur kronikak eman duenari erreparatuz osatu du JAKINek urte amaierako zenbakia. Diziplinaka banatu diren hamar lagunek hartu dute parte 229.zenbakia izango zenaren sorkuntzan, eta ZINEAtik gure aletxoa jarri dugu Ines Arrue Unanue kideak idatzitako testuaren bidez. +20

FIPADOC jaialdian izango da Kanaldude

Datorren urtarrilaren 22tik 27ra ospatuko dute FIPADOC – Biarritzeko Nazioarteko Dokumentalen Jaialdiaren edizio berria. Eragile gisa arituko da bertan Kanaldude Herri Telebista, zinema eta euskal zinemari buruzko hiru topaketen antolakuntzarekin. +20

Akira Kurosawa zinegileari eskainitako zikloa egingo dute Iruñean

Akira Kurosawa zuzendari japoniarra omenduko dute Iruñean haren filmez osatutako pelikula ziklo baten bitartez. Iragan larunbatetik hasita eta otsailaren 23a bitartean, pelikula bana proiektatuko dute larunbatero hiriburuko Kondestable aretoan. 00

Apirilaren 12an helduko da ‘Soinujolearen Semea’ zinemara

Apirilaren 12an helduko da Hego Euskal Herriko zinema-aretoetara Fernando Bernuesek zuzendutako Soinujolearen Semea (2019). “Adiskidetasunari, traizioari eta indarkeriari buruzko istorio hunkigarria” dela aurreratu du zuzendariak. +10

Boluntarioak galdegin ditu Zinegoak jaialdiak

Zinema maite duzu? Jaialdi baten funtzionamendua barrutik ezagutu nahiko zenukete? Boluntario gisara parte hartzeko deia zabaldu du Bilboko Gay-Lesbo-Trans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak. Urtarrilaren 25era arte luzatuko da izen-emate epea. +20