Lau Goya sari euskal zinemagintzarentzat

Iragan larunbatean, Sevillan ospatu dute Espainiar zinemagintzari errekonozimendua egiten dion Goya sarien banaketa ekitaldia. Zabala da saridunen zerrenda, orotarikoa eta zinemazale asko harritu dituena, eta aurten ere euskal profesional ugari hartu ditu. 00

EHUri atxikitako ikasketa zentroa izango da EQZE

Hitzarmena sinatu berri dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Elias Querejeta Zine Eskolak. Horren bidez, EHUri atxikitako unibertsitate zentro bilakatuko da zine eskola Donostiarra. +10

Zabaldu dute Nafarroako Nazioarteko Zinemaldiaren deialdia

NIFF – Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdia ospatuko dute aurten, lehen aldiz, Meliton Estudioen, La Caixa taldearen gizarte ekintzaren eta Caja Navarra Fundazioaren ekimenez. Abuztuaren 29tik irailaren 1era egingo dute ekimena, eta zabaldu dute izena emateko epea. +10

Zabalik da EUSPOT lehiaketaren 2019ko deialdia

Jarduera fisikoaren onurak. Mugitu eta bizi! lelopean abiatu dute 2019ko euskarazko spot lehiaketa. Maiatzaren 15era arte egongo da lanak aurkezteko aukera. 00

Badator Sopela Surf Film Jaialdia

Asteburu honetan ospatuko dute, laugarrenez, Sopela Surf Film Festival, Bizkaiko kostaldean surfari eskainitako jaialdia. Surfaren inguruko filmak izango dira, beraz, egitarauaren ardatza, ostegunetik larunbatera. 00

Emakume sortzaileen topaleku izango da Emakume-On

Gaur, urtarrilaren 10ean, abiatuko dute Bilbon Emakume-On jaialdia. Ikus-entzunezkoen eremuan jarduten duten emakume sortzaileen lana ikustarazi eta gaiari buruzko gogoeta bultzatzea da aurten bigarrenez ospatuko duten ekimenaren xedea. 00