Txillardegiren bila, KLIKA

Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”-ren urteetako ekarpen orotarikoa omenduko du 2019ko Korrikak, Jakin eta EHUren babesaz. Hainbat euskarriz osaturiko bildumatxoa aurkeztu dute omenaldiari osagarri gisa: biografia bat, testu sorta eta Txillardegiren KLIKA filma. +10

Zaindu maite duzun etxe hori

Gaurtik, otsailaren 8tik, aurrera izango da ikusgai Basque Selfie Euskal Herriko zinema-aretoetan. Agus Barandiaran musikariaren borroka pertsonalena kontatzen du dokumentalak, istorio erreal bat fikziozko elementuekin nahasiz. +30

Egitura berria izango du Zinegoak jaialdiak

Aurkeztu dute 2019ko otsailaren 18an abiatuko den Zinegoak jaialdiaren hamaseigarren edizioa. Egitura berria, arte eszenikoen bultzada eta 140 jarduera baino gehiago hartuko dituen egitaraua izango dira 2019rako iragarri dituzten berrikuntzak. 00

Aitzol Zubizarretak sortu du 12. Huhezinemaren irudia

Aitzol Zubizarretak, Ikus-entzunezko komunikazioko graduko ikasleak, irabazi du Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia iragartzeko kartel lehiaketa. Euskal Herri osotik jasotako 33 proposamen desberdinen artean gailendu da  gazte santurtziarraren lana. +10

Inoiz baino presenteago egongo da euskal zinema Berlinalen

Basque Audiovisualek jakinarazi duenez, inoiz baino ugariagoa izango da euskal zinemagintzaren presentzia Berlinale jaialdiaren 69.edizioan. Bi film lehiatuko  dira zinemaldiaren sekzio ofizialetan, eta beste bost hautatu dituzte Market Screenings izeneko proiekzioetarako. 50 proiektu jasoko ditu, gainera, bertan erakutsiko duten Basquezinema…

Gai sozialetan jarri du fokua Bilboko Gizazineak

Gizazinea, gai sozial ezberdinei buruzko hausnarketa planteatzen duen zinema zikloa, ospatzen ari dira egunotan Bilbon. Otsailaren 9ra arte luzatuko dira emanaldiak hiriko hainbat guneetan, Caostica kolektiboak antolatuta. +10