Motzean

Zinema frantsesari begira

Zinema frantsesa ezagutzeko parada izango da urte osoan zehar, Bilbon zein Gasteizen atondu diren zikloei esker. BilbaoArte fundazioaren ekimena izango da lehenengoa, eta CineArtium arte garaikidearen zentroaren egitasmoa bigarrena. Azken urteotako proiekzio interesgarrienak bilduko dituzte biek. 00

Gora egin du Bizkaian errodatutako proiektu kopuruak 2018an

Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu berri duenez, azken lau urteetako joera gorakorrari eutsi zion iaz ere Bizkaian egindako errodaje kopuruak. Hala erakutsi dute zabaldutako datuek: orotara, 128 grabaketa egin dira 2018an. 00

Gorako joera 66. Donostia Zinemaldian

2018ko ekitaldiaren memoria argitaratu zuen orain egun batzuk Donostia Zinemaldiak, eta joera argia da: gora egin dute ikusle kopuru zein diru sarreretan.  Sarean jarri dute eskuragarri datuz eta irudiz osatutako txostena. 00

Bueltan dira Zine Arkeologikoaren Arratsaldeak

Zine Arkeologikoaren Arratsaldeak ekimenaren laugarren edizioa iragarri du Bilboko Arkeologi Museoak. Otsailaren 12an, 13an, 19an eta 20an egingo dira saioak, eta emanaldiez gainera, espezialistekin solastu eta hausnartzeko aukera izango da. 00

Zaindu maite duzun etxe hori

Gaurtik, otsailaren 8tik, aurrera izango da ikusgai Basque Selfie Euskal Herriko zinema-aretoetan. Agus Barandiaran musikariaren borroka pertsonalena kontatzen du dokumentalak, istorio erreal bat fikziozko elementuekin nahasiz. +30

Aitzol Zubizarretak sortu du 12. Huhezinemaren irudia

Aitzol Zubizarretak, Ikus-entzunezko komunikazioko graduko ikasleak, irabazi du Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia iragartzeko kartel lehiaketa. Euskal Herri osotik jasotako 33 proposamen desberdinen artean gailendu da  gazte santurtziarraren lana. +10