KOLABORAZIOAK

Maite dugu zinemaz aritzea, proiektuak ezagutaraztea, hauspotzea eta zabaltzea. Euskal zinemagintza miresten dugu, eta bazterrak nahasten ditugu gero zuekin partekatuko ditugun informazio eta albisteak bilatzeko.

Baina ez dadila izan hau pulpitu soil bat, sortu dezagun hartu-emana. ZINEA ere zuena da, pantailaren beste aldean zaudeten jarraitzaileena. Zuen ekarpena, zuen ahotsak, zuen iritziak ere bildu nahi ditugu espazio honetan.

Baduzue zerbait kontatzeko? Ikusi duzuen azken filmaren iruzkina zabaldu nahi duzue? Zinema ukitzen duen gai jakin baten inguruko eztabaida piztu nahi duzue? Bidali zuen ekarpena, eta lotzen gaituen itsaso zabal honetara jaurtiko dugu guk.

Izan ere, zinemak egiten gaitu. Eta zinema sortzen dugu denon artean.

Inor ez da etengabe hazten, ala bai?

Markel Goikoetxea Markaida, 2018ko urria Barriro be, barriro lortu dabe Aitor Arregi eta Jon Garañok. Chapeau! Loreak filma gitxi izan bazan, oraingo honetan Aundiya da egin dabena. Euskal Herriko zinemagintzaren historiako aurrekontu altuena dauan pelikularen aurrean gagoz, eta igartzen da. +10