Heziketa

EHUri atxikitako ikasketa zentroa izango da EQZE

Hitzarmena sinatu berri dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Elias Querejeta Zine Eskolak. Horren bidez, EHUri atxikitako unibertsitate zentro bilakatuko da zine eskola Donostiarra. +10

Emakume sortzaileen topaleku izango da Emakume-On

Gaur, urtarrilaren 10ean, abiatuko dute Bilbon Emakume-On jaialdia. Ikus-entzunezkoen eremuan jarduten duten emakume sortzaileen lana ikustarazi eta gaiari buruzko gogoeta bultzatzea da aurten bigarrenez ospatuko duten ekimenaren xedea. 00

Asghar Farhadik gidatutako mintegia egingo du Nafarroako Filmategiak

Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren lehen edizioaren aterkipean, zinemagintzara murgiltzeko ikastaroa antolatu dute Asghar Farhadi zuzendari entzutetsuaren gidaritzapean. Nazioarteko ospea duen profesionalaren irakaspen eta laguntzaz, film laburrak errodatuko dituzte partaideek. Otsailaren 18ra arte egongo da zabalik izen-ematea. +10

Hautatu dituzte NOKA programaren lehen partaideak

Itziar Leemans, Tamara Lucarini eta Estibaliz Urresola izango dira ‘NOKA Mentoring’ programaren lehenengo partaideak. Zineuskadik azaldu duenaren arabera, mahai-inguru ireki batek zabalduko du jarduera otsailaren 18an. +30

Zinema eta zientzia uztartuko dituzte Bilbon eta Donostian

Ezezaguna. Zinema eta Zientzia aztergaiak uztartuko dituen zinema zikloa atondu dute Bilbon eta Donostian. 2019ko urtarriletik martxora bitarte egingo dituzte emanaldiak, Bilboko Arte Ederren Museoan eta Donostiako Tabakaleran. 00

Nazioarteko profesionalen aholkularitza jasoko dute EQZEko ikasleek

Elias Querejeta Zine Eskola eta Donostia Zinemaldiaren arteko elkarlanak ahalbidetuta, nazioarteko profesionalen mintegiak jasoko ditu EQZEk datozen egunetan, ikasleen ikasketa-prozesua indartzeko. Abenduaren 18an abiatuko da ekimena, eta Cannesko zein Berlingo zinema jaialdien zuzendaritza taldeko profesionalak ekarriko ditu gurera. 00

Euskal Zinemaren Eguna antolatuko du EZAEk

Egitasmo berria jarri du martxan EZAEk, Euskadiko zine-aretoen elkarteak: Euskal Zinemaren Eguna. Hiru hilero burutuko den ekimena da, eta ikusle gazteak zinemara hurbildu eta belaunaldi berriei euskal zinemagintzaren ekoizpen ezagunenak pantaila handian aurkeztea izango da helburu bikoitza. +10

‘Errealitate iragankorrak’ zinema-ikastaroa, egunotan Artiumen

Bigarren Mundu Gerraren ondorengo hamarkadetako zinemari buruzko “Errealitate iragankorrak” ikastaroa ematen ari da Juan Arrosagaray irakaslea egunotan Gasteizko Artium museoan. Hilaren 14ra bitarte, testuinguru eta herrialde oso desberdinetan, industriaren aparatu ofizialaren aurka matxinatu ziren zinegileen lanak izango dira aztergai. +10

Euskarazko zinema Bilboko ikastetxeetara

Tinko Euskara elkartea eta Irudi Biziak taldearen ekimenez, Zinema Euskaraz egitasmoa jarriko du martxan Bilboko Udalak. Hari esker, euskarazko hamasei film proiektatuko dituzte Bilbo inguruko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako hainbat ikastetxeetako haurrentzat. 00