‘Zipi eta Zape’-ren film berriaren aurrestreinaldia, Donostian

Oskar Santosek gidatutako Zipi eta Zape sagako bigarren filma, Zipi eta Zape eta kapitainaren irla, Donostiako Principe zinemetan aurrestreinatuko dute datorren uztailaren 21ean, osteguna, euskaraz. Bertan izango dira zuzendaria bera, eta laneko aktore nagusiak, Teo Planell eta Toni Gomez. Gonbidapenak eskatzeko aukera dago.

By |2016-07-27T08:49:26+02:0014 uztaila, 2016|

Estreinaldiak: Uztailak 15

600 millas Berlingo zinema jaialdian opera prima onenaren saria eskuratu zuen iaz Gabriel Ripstein mexikarraren 600 millas dramak. Arnulfo Rubio (Kristyan Ferrer) Sinaloako gazte bat da, berriki AEBen eta Mexikoren arteko arma trafikoan murgiltzen hasi dena. Hank Harris (Tim Roth), ostera, ATFko agente beteranoa da, eta mugaren beste aldetik zaintzen du Rubio. Espero gabeko akatsak tarteko, bi aurkariek hemezortzi orduko bidaia egin beharko dute elkarrekin, bidaia

By |2016-07-21T09:29:56+02:0014 uztaila, 2016|

Kritika: ‘Un homme à la hauteur’

Zuzendaria: Laurent Tirard Urtea: 2016 Herrialdea: Frantzia Diane (Virginie Efira) emakume eder bat da, abokatua ogibidez, eta dibortziatu berria. Etxean dagoenean gizon ezezagun baten deia jasoko du, telefono mugikorra kafetegi batean ahaztuta utzi duela ohartarazteko. Alexandreren (Jean Dujardin) ahotsak eta pertsonalitateak Dianeren interesa piztuko dute, eta berarekin geratzea erabakiko du. Aurrez aurrekoan, ordea, ez du espero duen gizona aurkituko; txikiegia, bere gusturako. Zalantza handiak izan

By |2016-07-13T08:24:07+02:0013 uztaila, 2016|

Ostiralean abiatuko dute udako zikloa Golem Yamaguchin

Uztailaren 15etik irailaren 1era udako zikloa egingo dute Iruñeko Golem Yamaguchi zinemetan. Jatorrizko hizkuntzan eta azpitituluekin eskainiko dituzte filmak, tartean, iazko Donostia Zinemaldian ikusgai izan ziren Hou Hsiao-Hsienen The Assassin eta Duke Johnsonen eta Charlie Kaufmanen Anomalisa, zein Joshua Oppenheimeren The Look of Silence.

By |2016-07-20T13:05:39+02:0012 uztaila, 2016|

Estreinaldiak: Uztailak 8

Sangailé Sundanceko jaialdian zuzendari onenaren saria jaso zuen Alanté Kavaïté lituaniarrak Sangailé filmagatik. Lanak hamazazpi urteko Sangailé gaztearen (Julija Steponaityte) eta Austeren (Aiste Dirziute) arteko maitasun harremana izango du ardatz, lehenari bere ezkutuko pasioa, akrobaziako hegazkinak gidatzea, gauzatzen lagunduko baitio bigarrenak. Frantzia, Herbehereak eta Lituania artean ekoitzitako drama erromantikoa, irudi poetikoak eta istorio ederra indargunetzat dituena. https://youtu.be/bSgvGgYykyE The BFG Cannesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean, lehiaketaz

By |2017-05-19T10:53:44+02:007 uztaila, 2016|

Mungiako Sukalki Egunari buruzko dokumentala osatu du Asier Abiok

1964an sortu zen Mungiako Sukalki Eguna jai tradizionalari buruzko Sukalki Eguna. Mungiako zaporea dokumentala osatu du Asier Abio zinegile mungiarrak, eta uztailaren 1ean estreinatu zuen lana Mungian. Frankismo garaiko errepresio gogorraren aurrean herritarrek sortutako festa Mungiako ikur nagusietako bat da egun.

By |2016-07-18T09:47:58+02:006 uztaila, 2016|

Kritika: ‘The Program’

Zuzendaria: Stephen Frears Urtea: 2015 Herrialdea: Erresuma Batua Kirol kazetari batek (Chris O’Dowd) Lance Armstrong txirrindulariaren (Ben Foster) garaipenen atzean dopina dagoela usteko du, eta susmo horrek bultzatuta ikertzen hasiko da, bidean topatuko dituen oztopoen gainetik. Abian da Frantziako Tourra, eta munduko txirrindularitza proba nagusiaren atarian estreinatu dute The Program. Kasualitatea? Halakoak ez dira existitzen kirolean, matematika hutsa gailentzen da txirrindularitza bezalako arlo fisiko eta

By |2016-07-06T08:05:00+02:006 uztaila, 2016|

Animazio frantziarra, uztaileko ostiraletan BilbaoArten

BilbaoArteren Art House Zinema programaren baitan, eta Bilboko Institut Français elkartearekin elkarlanean, Frantzian ekoitzitako animaziozko film labur eta luzeak eskainiko dituzte uztaileko ostiraletan BilbaoArten. Joan zen asteko lehen emanaldiaren ostean, aste honetan hainbat diseinu eskolatako ikasleek egindako laburrak eskainiko dituzte 17:00etan eta 19:00etan.

By |2016-07-12T10:21:06+02:004 uztaila, 2016|
Go to Top