Kutsidazu 321. ‘IL POSTINO’

Zuzendaria: Michael Radford Urtea: 1994 Herrialdea: Italia Iraupena: 115 min. Generoa: Komedia | Drama | Literatura | 50ko hamarkada | Mario (Massimo Troisi) postari xumeak lanpostu berezia onartuko du. Izan ere, bere lana gutunak hartzaile bakar batengana eramatea da, Pablo Neruda (Philippe Noiret) poeta txiletarra, Italiako herrixka txiki batean erbesteraturik bizi dena. Mario erabat liluraturik azalduko da Nerudaren irudiarekin, bi gizonen arteko adiskidetasuna handitzen joango den

By |2023-05-04T15:18:16+02:0021 apirila, 2023|

Estreinaldiak: Apirilak 5

L'innocent (Louis Garrel) | Komedia | Sylvie, 60 urteko emakume bat, kartzelatik irtetear dagoen Michelekin maitemindu da. Loradenda bat ireki nahi dute elkarrekin, bizitza berri bati ekiteko. Alabaina, Sylvieren seme Abelek begi txarrez ikusten du harreman hori, Michelek berriz delituren bat egingo duela uste baitu. Clémence bere lagunik onenarekin ikertzen hasi eta Abelek ulertuko du iritziz aldatu behar duela. 2022 | Cesar Sariak: Jatorrizko gidoirik onenaren

By |2023-04-05T13:34:26+02:006 apirila, 2023|

‘COCAINE BEAR’: Oso biziotsua. Baina oso, oso

Zuzendaria: Elizabeth Banks Urtea: 2022 Herrialdea: AEB   -Oso biziotsua. Baina oso, oso- Pelikula batzuen aurrean ludikotasunaren aukera baino ez zaio geratzen ikusleari. Filmaren sustrai eta jatorrietan ez dago pretentsio filosofiko eta handinahikeria hutsalik, guregana iristen da produktu zintzo  gisa, gure arreta jaso eta diberti gaitezen. Horrela esanda erraza ematen du, baina gure gozagarri izatea, bidetik aurkituko ditugun akatsak barkatzeraino (edo bertute bezala ulertzeraino!) ez

By |2023-04-05T09:46:34+02:005 apirila, 2023|

Estreinaldiak: Martxoak 24

Retour à Séoul (Davy Chou) | Drama | Kapritxoz, Freddie, hogeita bost urtekoa, jaioterri duen Hego Koreara itzuliko da lehen aldiz. Neska gaztea sutsu abiatuko da, arrotza zaion herrialde horretan barrena, bere jatorriaren bila, norabide berri eta ustekabekoetara makurtuz. 2022 | Cannesko Jaialdia: Sail Ofiziala - Un Certain Regard https://www.youtube.com/watch?v=yuxq4GZLExE  .  . Chronique d'une liaison passagère (Emmanuel Mouret) | Komedia | Maitasuna | Ama ezkongabe

By |2023-03-23T11:03:09+02:0023 martxoa, 2023|

Kutsidazu 317. ‘BIG FISH’

Zuzendaria: Tim Burton Urtea: 2003 Herrialdea: AEB Iraupena: 126 min. Generoa: Drama | Komedia | Fantasia | Familia | William Bloomek (Billy Crudup) ez du oso harreman ona aitarekin (Albert Finney), baina gaixotasun terminala duela jakin ondoren, etxera itzuliko da bere azken uneak haren ondoan emateko. Enegarren aldiz, zaharrak kontatzen dizkion istorioak entzuteko prestatuko du bere burua Williamek. Baina, oraingo honetan, aita hobeto ezagutzeko moduko xehetasunak

By |2023-03-17T12:57:17+02:0017 martxoa, 2023|

Estreinaldiak: Martxoak 17

Los reyes del mundo (Laura Mora Ortega) | Drama | Roadmovie | Adiskidetasuna | "Egun batean gizon guztiak lo geratu eta Lurraren ertzak erre egin ziren". Los reyes del mundo desobedientziari, adiskidetasunari eta erresistentzian existitzen den duintasunari buruzko filma da. Rá, Culebro, Sere, Winny eta Nano Medellíngo bost kale-mutil dira; aginte bila abiatuko diren erresumarik, legerik eta familiarik gabeko bost errege lur. Klan basati eta

By |2023-03-16T10:32:46+02:0016 martxoa, 2023|

Estreinaldiak: Martxoak 3

Los caballos mueren al amanecer (Ione Atenea) | Dokumentala | Zer gertatuko litzateke ezezagun batzuen ondarea jasoko bagenu oinordetzan? Filmaren zuzendaria, Ione Atenea, Garcia anaiena izandako etxera bizitzera lekualdatuko denean, aurreko bizilagunen arrastoarekin egingo du topo haiek etxean utzitako objektuetan: piano batean, ehunka marrazkitan, milaka argazkitan edo kasette mordo batean… Bada, premisa horretatik abiatuta, filmak egiteko bi bide nahasten dira proiektu honetan: Bata Ione Ateneak

By |2023-03-02T11:12:10+02:002 martxoa, 2023|

Kutsidazu 315. ‘THE BIG LEBOWSKI’

Zuzendaria: Joel Coen Urtea: 1998 Herrialdea: AEB Iraupena: 117 min. Generoa:  Komedia | Komedia beltza El Nota (Jeff Bridges), Los Angelesen bizi den gizon alfer eta bizizalea, Jeff Lebowski milioidunarekin nahastuko dute egun batean bi gaizkilek, abizen bakarra baitute biek. Haien mehatxuaren garrantziaz jabetuta, Notak Lebowski Handiaren bilaketa hasiko du, topaketa horretatik onura jasoko duelakoan: ordainsaria jasoko duela agindu diote handikiaren emaztea aurkitzea lortzen badu. https://youtu.be/eeEZ0KzdI_U

By |2023-02-24T11:23:02+02:0024 otsaila, 2023|

Kutsidazu 312. ‘GROUNDHOG DAY’

Zuzendaria: Harold Ramis Urtea: 1993 Herrialdea: AEB Iraupena: 101 min. Generoa: Komedia | Fantasia 1887 urteaz geroztik, Punxsutawneyko (Pennsylvania) biztanleek karraskari baten esku uzten dute neguko eguraldiaren iragarpena: Phil izeneko marmota. Bada, Philek, izen bereko telebista kate baten eguraldi iragarleak, Punxstawnweyra bidaiatuko du, Marmotaren Eguna delakoaren inguruko informazioa ematera. Itzulerako bidaian, Phil eta bere taldeak atzera egitera behartuko dituen ekaitz batekin egingo dute topo. Biharamunean, esnatzean,

By |2023-02-03T12:52:15+02:003 otsaila, 2023|

Estreinaldiak: Otsailak 3

The Banshees of Inisherin (Martin McDonagh) | Drama | Komedia | Laguntasuna | Irlandako mendebaldeko kostaldearen parean dagoen urruneko uharte batean girotua, filmak bizitza osoko bi lagunen istorioa kontatzen du. Pádraic eta Colm protagonistak irteerarik gabeko kalezulo batean aurkituko dira Colmek adiskidetasuna modu zakarrean etengo duenean. Colin Farrellk, Brendan Gleeson, Kerry Condon eta Barry Keoghan aktoreek ostatzen dute kastina. 2022 | Oscar sariak: 9 hautagaitza;

By |2023-02-02T10:52:18+02:002 otsaila, 2023|
Go to Top