Kutsidazu 371. ‘IÑIGO CABACAS. CRÓNICA DE UNA HERIDA ABIERTA’

Zuzendaria: Karlos Trijueque Urtea: 2013 Iraupena: 66 min. Herrialdea: Euskal Herria Generoa: Dokumentala Ertzaintzaren pilotakada batek Iñigo Cabacas hil zuenetik urtebete igaro zenean, gau hartan gertatutakoa berreraiki nahi izan zuen Karlos Trijueque zuzendariak. Egilearen hitzetan, gertakaria deskribatzeaz gain, “jazotakoa argitzea eta erantzukizunak eskatzea” izan zen dokumentalaren helburua. Kontakizun ikaragarria, inoiz ikusi gabeko lekukotza eta irudiekin. Joan dira jada hamabi urte: Athletic Europa Ligan zegoen, osteguna zen, eta Schalke 04

By |2024-04-12T15:02:04+02:0012 apirila, 2024|

‘WICKED LITTLE LETTERS’: Kontuz bidaltzen duzun horrekin…

Zuzendaria: Thea Sharrock Urtea: 2023 Herrialdea: Erresuma Batua 20. hamarkada. Littlehampton kostaldeko hirian, hala Edith Swan emakume eredugarri eta debotoa nola herriko beste biztanle batzuk ere, hizkera xelebre bezain lizunez idatzitako gutun eskandalagarriak jasotzen hasiko dira. Lehen Mundu Gerraren aztarna nabaria da tokian; herri txikia da, denok ezagutzen dute elkar eta komunitate mesfidatia osatzen dute. Hala, lehertu berri den eskandaluak iraultza txiki bat suposatuko du

By |2024-04-10T10:50:22+02:0010 apirila, 2024|

Estreinaldiak: Martxoak 27

O corno (Jaione Camborda) | Estreinaldia Ipar Euskal Herrian Drama | 70ko hamarkada | Landa bizitza Illa de Arousa, 1971. María itsaskitan bizimodua ateratzen duen emakumea da. Beste emakume batzuei bere erditzeetan arreta eta ardura bereziz laguntzeagatik ere ezaguna da uhartean. Ustekabeko gertaera baten ondoren, ihes egin behar izan du eta bere biziraupenaren alde borrokaraziko duen zeharkaldi arriskutsu bat hasiko du. Bere askatasunaren bila, Maríak

By |2024-03-27T11:14:59+02:0027 martxoa, 2024|

Kutsidazu 367. ‘OIHALETXEA’

Zuzendaria: Lander Garro Urtea: 2024 Iraupena: 33 min. Herrialdea: Euskal Herria Generoa: Dokumentala Martxoaren 14tik 24ra bitartean Irundik Baionara ospatzen ari den 23. KORRIKAk Azterketak Euskaraz kolektiboa izango du omendu nagusia eta, hain zuzen ere, beronen lana aitortzeko asmoz sortu du Lander Garro zinemagile hendaiarrak OIHALETXEA dokumentala. Azterketak euskaraz kolektiboa osatzen duten Seaskako ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohien testigantzak jasotzen ditu. https://youtu.be/pTcuRm3cbts

By |2024-03-15T11:34:30+02:0015 martxoa, 2024|

Estreinaldiak: Martxoak 15

How to Have Sex (Molly Manning Walker) Drama | Nerabezaroa | Abusuak Erresuma Batuko hiru nerabe oporretara doaz beren hastapen-erritu delakoak ospatzera: edatea, parrandan irtetea eta ligatzea, beren bizitzako udarik onena izan beharko lukeen horretan. 2023 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia:  Un Certain Regard atala – Film Onenare saria 2023 | Europar Zinemaren sariak: Discovery saria 2023 | SEMINCI – Valladolideko Nazioarteko Zinemaren Astea: Zuzendari Berri

By |2024-03-14T14:20:36+02:0014 martxoa, 2024|

Kutsidazu 365. ‘NO COUNTRY FOR OLD MEN’

Zuzendaria: Joel Coen, Ethan Coen Urtea: 2007 Iraupena: 122 min. Herrialdea: AEB Generoa: Thrillerra, drama, roadmovie 1980an, Texasko mugan, Ibai Handitik gertu. Llewelyn Moss (Josh Brolin) antilope ehiztariak balaz jositako gizon batzuk, heroina kargamentu bat eta bi milioi dolar eskudirutan aurkituko ditu… Ibilgailuaren jabetza bereganatu eta handik ihes egitea iritziko du onena, erabaki horren eragina zein izan daitekeen neurtu gabe. Cormac McCarthy idazleak 2005an argitaratutako izen bereko

By |2024-03-01T13:21:24+02:001 martxoa, 2024|

Kutsidazu 364. ‘918 GAU’

Zuzendaria: Arantza Santesteban Urtea: 2021 Iraupena: 65 min. Herrialdea: Euskal Herria Generoa: Dokumentala 2007ko urriaren 4ko gauean, Polizia Nazionalaren kamioneta batzuek geldiarazi egin zuten gure autoa. Identifikatu ondoren, atxilotuta geundela jakinarazi ziguten. Terrorismo-delitua leporatu ziguten, 2002ko Alderdien Legeak ilegaltzat jotako alderdi batean jarduera politikoa gauzatzeagatik. Une horretan bertan hasi zen nire bizitza berria izango zen bide luze hura: kartzela. Guztira, 918 gau eman nituen espetxean. Ia

By |2024-02-23T12:29:33+02:0023 otsaila, 2024|

Estreinaldiak: Otsailak 14

Priscilla (Sofia Coppola) Drama | Biografikoa | Musika | 60ko hamarkada Priscilla Beaulieu nerabeak Elvis Presley rock-and-rollaren izar handia festa batean ezagutzen duenean, musikari ezaguna da jada; baina ustekabeko norbait bihurtzen da une pribatuetan: arima ahul bat. 1985ean argitaratu ziren eta Elvis eta Priscillaren ezkongai luze eta zurrunbilotsua kontatzen duen 'Elvis and Me' memoria-liburuan oinarritutako filma, Priscilla Beaulieu Presley berak idatzitakoa. 2024 | Urrezko Globoak:

By |2024-02-16T13:23:42+02:0015 otsaila, 2024|

‘THE COLOR PURPLE’: Klasiko bat berrinterpretatzearena

Zuzendaria: Sam Blitz Bazawule Urtea: 2023 Herrialdea: AEB   XX. mendearen hasiera, sezesionismoak eragindako haustura eta zauri sakonetik ateratzen ari da AEBko hegoaldea. Giro nahasi horretan, emakume afroamerikar baten bizitza osoko borrokei buruzko coming-of-age film dramatiko-musikal estatubatuarra da THE COLOR PURPLE, Blitz Bazawulek zuzendua, izen bereko antzerki musikalean oinarritua eta, era berean, Alicia Walkerrek 1982an idatzitako izen bereko eleberrian errotua. Garaiko Spielberg zuzendaria eta Quincy

By |2024-02-14T14:16:35+02:0014 otsaila, 2024|
Go to Top