Errodatzen

‘Zerua hautsi zen gaua’ film laburra errodatzen hasiko dira

Larrotxene Bideo ikastaro sortako ikasle zein irakasleek eta ikus-entzunezko hainbat gazte profesionalek osatutako taldeak ekainaren 29an ekingo dio Maria Fontan zinemagilearen Zerua hautsi zen gaua film laburraren errodajeari. Oihua! sorkuntza ekimenaren irabazle izendatu zuten iragan otsailean gidoia, eta uztailaren 1era bitartean Oiartzunen ariko dira irudiak hartzen.

By |2020-06-24T10:29:40+02:0024 ekaina, 2020|

‘Ilargi guztiak’ filmaren errodajea berrartu du lan-taldeak

Igor Legarretak ekainaren 1ean berrekin dio Ilargi guztiak / Todas las lunas film luzearen filmaketari. Koronabirusaren krisiaren eraginez, osasun larrialdi egoera ezarri bezain laster lan-taldeak bertan behera utzi zuen errodajea martxoan, eta hiru hilabete pasa ondoren, lana berrartu ahal izan dute aktore eta teknikoek.

By |2020-06-04T11:39:13+02:004 ekaina, 2020|

Hego Euskal Herriko errodajeak gaurtik aurrera berrartu daitezke

Espainiako Osasun Ministerioak konfinamendua malgutzen duen lehenengo fasera igaro diren lurraldeetan errodajeak berrartzeko baldintzak arautu ditu. Maiatzaren 9an Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako neurrietan jaso dituzte Hego Euskal Herrian egitekoak diren filmaketek bete beharreko neurriak (X. ataleko  29-32 artikuluetan irakur daitezke) eta protokoloak.

By |2020-05-11T10:49:49+02:0011 maiatza, 2020|

‘Ilargi guztiak’ lanaren filmaketa eten dute Covid-19aren krisiak eraginda

Igor Legarretak zuzendutako Ilargi guztiak. Todas las lunas film luzearen filmaketa bertan behera utzi du lan-taldeak, koronabirusaren krisiaren eraginez, osasun larrialdi egoera ezarri bezain laster. Filmaren taldeko kideen segurtasuna eta ongizatea bermatu nahian hartutako erabakia dela azpimarratu dute ekoizleek, hala, COVID-19ren hedapena geldiarazten laguntzeko gizarte-erantzukizuneko konpromisoarekin bat egin dute.

By |2020-03-18T11:33:23+02:0018 martxoa, 2020|

Lara Izagirreren ‘Nora’ bigarren filma errodatzen ari dira

Drama eta komedia uztartzen dituen euskal road trip-a prestatu du Lara Izagirre zinemagile zornotzarrak, bere bigarren film luzea, eta abuztuaz geroztik Bizkaiako hainbat txokotan zein Lapurdin errodatzen ari dira. Nora da protagonista, bere lekua aurkitu nahi duen gaztea, eta lana 2020an estreinatuko dela aurreikusi dute.

By |2019-09-24T12:09:50+02:0024 iraila, 2019|

2018ko 93 errodajeen langa gaindituko du Gipuzkoak 2019an

Gipuzkoako lurralde osoko filmatzeetarako zerbitzua ahalbidetzeko bulegoa sortu ondorengo lehen urtean, 87 filmatze bideratu zituen hiriburuan eta lurraldeko herri ezberdinetan San Sebastian-Gipuzkoa Film Commisionek.  2019 urtea  ere “urte historikoa” izango dela iragarri dute, 8,8 milioi eurotik gorako zuzeneko inbertsioarekin.

By |2019-09-04T12:53:46+02:004 iraila, 2019|
Go to Top