Errodatzen

Gora egin du Bizkaian errodatutako proiektu kopuruak 2018an

Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu berri duenez, azken lau urteetako joera gorakorrari eutsi zion iaz ere Bizkaian egindako errodaje kopuruak. Hala erakutsi dute zabaldutako datuek: orotara, 128 grabaketa egin dira 2018an. 00

Piper arteko maitasun istorioa

Atzo, igandean, Durangoko Azokaren azken txanpan, aurkeztu zuen Lara Izagirre zuzendariak bere azken proiektua: Ane eta Peio, maitasun istorio bat piper artean. Irudienea guneak ahalbidetutako erakusleihoaz baliatu da Gariza Films ekoiztetxea 2019an zehar garatuko duen proiektuaren lehen datuak ezagutarazteko. +20

Amaitu da ‘Agur Etxebeste!’ filmaren errodajea

Abuztuan hasi ziren lehen hartualdiak grabatzen, eta sei astez Bergaran, Irunen, Hondarribian, Eibarren, Pasaian eta Zinealdea estudioetan lanean ibili ostean, atzo amaitu zituzten Agur Etxebeste! filmaren errodaje lanak. Asier Altuna eta Telmo Esnal zinegileen gidaritzapean, 2019an estreinatuko da filma. 00

Datorren astean ekingo diote ‘Agur Etxebeste!’ filma errodatzeari

Bueltan dira Etxebestetarrak. Orain dela 13 urteko talde artistiko zein tekniko berberekin ekingo diote Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendariek Aupa Etxebeste! filmaren jarraipena errodatzeari. Bergaran izango da, aurrekoan ere han grabatu baitzuten, eta familia-etxea izango du ardatz. +30

Ari Du abestiaren bideoklipa grabatzeari ekingo diote Hernanin

Euskara ari du elkarteak Baietz Hernanik! urtebeteko erronkarako espresuki sortutako Ari Du abestiaren bideoklipa grabatzeari ekingo dio gaur. Elkarteak herritar guztiei luzatu die 19:00etan Hernaniko Tilosetan elkartzeko gonbita, bertan, erronkalariekin batera grabaketa egiteko. +10

‘Los 4 gigantes’ dokumentala zuzendu du Arantza Ibarra ondarrutarrak

Arantza Ibarra zinegile ondarrutarrak Los 4 gigantes dokumental laburra zuzendu du Vianako (Nafarroa) erraldoien eta buruhandien konpartsaren mandatuz. 23 minutu irauten dituen lanean, Kaiet Bengoetxea marrazkilari eta herrikideak ere parte hartu du, izan ere, egileak berak azaldu du erraldoien istorioa…

Aitzol Saratxaga zuzendari bilbotarrak ‘Basoan’ film laburra prest du jada

Ziren (2017) film laburrak lortutako arrakastaren ostean (besteak beste, Euskarazko film laburrik onenaren saria Caostika jaialdian eta Euskal film labur onenarena Bilboko FANT Zinemaldi Fantastikoan) Aitzol Saratxaga zine zuzendari gazteak bere bigarren ekoizpena prest du jada: Basoan (2018). Lanaren estreinaldia…

Mikel Ruedak ‘El doble más 15’ luzearen filmaketa bukatu du

Mikel Rueda bilbotarrak El doble más 15 luzearen filmaketa bukatu berri du sei asteko lanaren ostean. Hiriburu bizkaitarrean eta inguruetan aritu da beste behin Maribel Verdú eta Germán Alcarazu aktoreekin batera, eta datorren urtean estreinatuko dute. Baleuko S.L., Sonora Estudios…