Kanaldude Telebistak film laburren bi proiektu lagunduko ditu
Proiektuak fikziozkoak izan beharko dira ezinbestean, zehaztu dutenez, irudi errealekoak. Horiek elkarrizketen % 30 euskaraz izan beharko dituzte. Deialdiko epemuga apirilaren 30a da.
Proiektuak fikziozkoak izan beharko dira ezinbestean, zehaztu dutenez, irudi errealekoak. Horiek elkarrizketen % 30 euskaraz izan beharko dituzte. Deialdiko epemuga apirilaren 30a da.
KIMUAK programaren 2024ko ediziora film laburrak aurkezteko epea zabaldu dute jada, apirilaren 21era bitarte. Nobedade gisa, izen-ematea aurkeztu berri duten web plataforma bidez gauzatu beharko da: www.kimuak.basqueaudiovisual.eus.
Agnieszka Holland, Nuri Bilge Ceylaneta Amaia Merino eta Ander Iriarteren film berriak hartuko ditu programazioan aurkeztu berri duten Giza Eskubideen 21. Zinemaldiak. Hori baino gehiago ere, Zinema eta memoria zikloaren edizio berri bat egingo dute lehia nagusiaren paraleloki Tabakaleran.
Noka Mentoring egitasmoaren osagarri den deialdira aurkeztu nahi dutenek martxoaren 26ra arte dute aukera. Jasotakoen artean, bi proiektu aukeratuko dituzte; gidoia amaitzen eta aurreprodukzioan lehen urratsak ematen lagunduko zaie bina zuzendari eta ekoizleri.
Diziplina anitzeko 21 kidez osatuta egongo da epaimahaia. Hautagaitzak aurkeztu nahi dituzten erakunde edo pertsona interesatuek ekainaren 15era arte dute proposamenak bidaltzeko aukera.
Gidoiaren idazketan, proiektuaren ekoizpenean edota haren iraunkortasunean aholkularitza eta proiektuak saltzeko dokumentuak egiteko laguntza behar duten ekoizleei zuzendutako mentoretza laborategia eskainiko du APIKAk. Izena emateko azken eguna martxoaren 22a da.
Talentuaren Gunea ahots eta narratiba berriei zuzenduriko topagunearen edizio berri bat egingo dute datorren apirilaren 16an, Bilboko Azkuna Zentroan. Hilaren 5a bitartean aurkeztu ahalko dira proiektuak.
Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak eta Tabakalerak elkarlanean atonduriko film luzeen eta dokumentalen proiektuen gidoiak idaztera bideratutako lantegia egingo dute apirilaren 10etik 12ra bitartean Tabakaleran, Blanca Escoda profesionalaren zuzendaritzapean. Martxoaren 21a arte eman daiteke izena.
Zineuskadi elkarteak fikzio eta animaziozko film luze zinematografikoen eta sormenezko dokumentalen sustapenerako eta publizitaterako diru-laguntzen deialdiaren oinarriak argitara eman ditu. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, apirilaren 15tik maiatzaren 14ra.
Donostia Zinemaldiko artxibo historikoa ikertzeko helburuz sortutako José Ángel Herrero-Velarde beken bigarren edizioa deitu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak. Proiektua aurkezteko epea, datorren ostiralean, martxoaren 15ean hasiko da eta apirilaren 26ra arte egongo da zabalik.