Deialdiak

Aholkularitza euskal enpresek garatutako dokumentalen proiektuetarako

Lankidetza akordioa sinatu berri dute Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik, Etxepare Euskal Institutuak eta IBAIA –  Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak. Horri esker, martxoan egingo dituzten aholkularitza-jardunaldietan parte hartzeko aukera izango dute zortzi euskal ekoiztetxek. 00

EHUri atxikitako ikasketa zentroa izango da EQZE

Hitzarmena sinatu berri dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Elias Querejeta Zine Eskolak. Horren bidez, EHUri atxikitako unibertsitate zentro bilakatuko da zine eskola Donostiarra. +10

Zabaldu dute Nafarroako Nazioarteko Zinemaldiaren deialdia

NIFF – Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdia ospatuko dute aurten, lehen aldiz, Meliton Estudioen, La Caixa taldearen gizarte ekintzaren eta Caja Navarra Fundazioaren ekimenez. Abuztuaren 29tik irailaren 1era egingo dute ekimena, eta zabaldu dute izena emateko epea. +10

Zabalik da EUSPOT lehiaketaren 2019ko deialdia

Jarduera fisikoaren onurak. Mugitu eta bizi! lelopean abiatu dute 2019ko euskarazko spot lehiaketa. Maiatzaren 15era arte egongo da lanak aurkezteko aukera. 00

Asghar Farhadik gidatutako mintegia egingo du Nafarroako Filmategiak

Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren lehen edizioaren aterkipean, zinemagintzara murgiltzeko ikastaroa antolatu dute Asghar Farhadi zuzendari entzutetsuaren gidaritzapean. Nazioarteko ospea duen profesionalaren irakaspen eta laguntzaz, film laburrak errodatuko dituzte partaideek. Otsailaren 18ra arte egongo da zabalik izen-ematea. +10

Zabalik da XII. Animadeba jaialdira lanak aurkezteko deialdia

Debako Nazioarteko Animazio Zinemaldia da Animadeba, orain arteko 11 edizioetan Gabon giroan ospatu izan dutena. 2019an, ordea, ekainean egingo dute, hilaren 19tik 23ra, eta lanak aurkezteko epea zabalik da jada martxoaren 22ra arte. +20