Jon Sanchez

Choose Your Destiny!

Duela zenbait aste, Netflix plataformak berrikuntza narratibo-teknologikoa jarri zuen abian: Black Mirror: Bandersnatch. Berrikuntza honen oinarrian, interaktibitatearen kontzeptua aurkitzen dugu, kontzeptu berria ez bada ere. +10

Dark Side Of The Stream

Duela gutxi, zinemaren kontsumo digitalarekin zerikusia duen gertaera tamalgarria jazo zen. Filmstruck plataformak, bere zerbitzua etetzeko erabakia hartu zuen. Filmstruck, Netflix, Amazon edo HBO plataformen negozio-logikan oinarritzen zen, baina bereizgarri garrantzitsuarekin: bere katalogoa autore-zineman eta zinemaren historian gako diren obretan…

Singin’ in the (Digital) Rain

Soziologiako maxima batek dio gizakiok sortzen ditugun errealitateek, euren logikak inposatzen dizkigutela. Nolabait, sorkuntzek Demiurgo papera hartzen dute eta gizakiaren bilakaera bideratzen eta baldintzatzen dute. Esan ohi da, bi pertsonek ilara bat osatzen badute, hirugarren bat elkartuko zaiela, nahiz eta…

Transmedia Bidaia Gida Galaktikoa

Emily Dickinson idazleak bere bizitzako azken urteak etxetik irten gabe igaro zituen. Are gehiago, Japoniako gaur egungo hikikomorien antzera, ez zen bere logelatik behin ere atera. Garai haietan ordea, ez zegoen Internetik eta kanpoko mundu bortitz eta arriskutsua modu seguruan…

VR vs AR, ROUND 1, FIGHT!

Hemen da behin betiko guda. Teknologia berrietan adituek eta batez ere ekintzaile digitalek antolaturiko borroka handia. Ringaren alde batean Errealitate Birtuala. Ringaren  beste aldean Errealitate Areagotua. Zein irtengo da garaile? Bietako zeinek eramango du urrezko gerrikoa? Baina, lehenik eta behin,…

Come Together… Right now!

Duela aste batzuk, eta eguneroko ohitura errepikatuz, Netflix ireki nuen. Han zegoen, estreinaldi mainstream eta plataforma berak ekoiztutako telesail eta filmeen alboan,  Handia. Eta egia esan, une arras garrantzitsua iruditu zitzaidan. Balio sinboliko handiduna, bizi dugun ikus-entzunezko errealitate berriaren eta…

That’s The Power of… Nostalgia!

Proto-Transmedia. Alice Guy zuzendari aitzindariak berrikuntza teknologikoari esanahia eman zion zinema jaioberria eta narratiba uztartu zituenean. Hasiera batean zerikusirik ez zuten bi errealitate edo formatu aurrez aurre jartzeak galdera anitz eragin zizkion: “Nola konta daiteke istorio bat irudien bidez?”. Galdera…

You are tearing me apart, Lisa!

Duela gutxira arte, Tommy Wiseau-ren izena ezezaguna zen mainstream delako komunikazio-kontzeptu nahiko peioratibo horretan. Baina, askorentzat, jadanik kultuzko sortzailea zen Wiseau jauna, Interneteko freak eta geek komunitateentzat, hain zuzen ere. James Francok bere istorioa film bilakatu eta Urrezko Maskorra etxera…

Bloga: Jump in the (transmedia) line

Behin batean, bi Adimen Artifizial hizketan jarri zituzten euren sortzaileek, esperimentu gisa. Orduan, bi I.A horiek hizkuntza propioa sortzeari ekin zioten. Euren sortzaileentzat ulergaitza zen meta-hizkuntza hura. “Zergatik eta zertarako?”, galdetzen zieten euren buruei ingeniariek, Prometeoren su binarioaren eramaileak. Shelleyren…

Transmediatik Intra-mediara

Errealitate birtuala hemen da. Paradisu artifizial digitalen konkista hasi da dagoeneko, eta urre birtualaren sukarra ikus-entzunezko enpresa eta sortzaile mordoen irudimenean jarri da. Denek izan nahi dute aitzindari, denek ezarri nahi dute bere banderatxoa eremu binario ezezagunetan, merkatu kuotaren eta…