Gaizka Izagirre

Sundance 2019: zinema independentearen aurtengo apustuak

Sundance Film Festival, urtarrileko azken bi asteetan zehar, Park City udalerrian (AEB,Utah) ospatu ohi den nazioarteko zinemaldia da. Helburu nagusia, zinemagintza independenteari bultzada ematea izaten du. Robert Redford aktoreak eta estatuko gobernadorea zen Scott Mathesonek bultzaturik, Hollywoodeko industria erraldoitik at…

Film hauei esker maite dugu thriller generoa

“Imajina dezagun pertsona bat etxeko sofan eserita. Azpian, lehertzeko zorian dagoen lehergailu bat. Berak ez daki hor dagoela, ikusleak ordea bai. Hori da suspensea”. Alfred hitchcock. +1-1

Distopiak zineman: Moda iragankorra ala egungo gizartearen isla?

Gizakiaren etorkizuna, iluna eta etsigarria izango da. Hollywood aldetik datozkigun film gehienei erreparatzen badiegu behintzat, hori da pentsatu beharko genukeena. The Hunger games ala Insurgent bezalako saga kaskarrek, adibidez, distopiaren gaia berriro ere modan jartzea lortu dute. +40

Saul Bass: hasierako tituluen maisua

“Ikusle arrunt batentzat hasierako tituluak krispetak jateko hiru minutu bakarrik falta direnaren seinale bat besterik ez dira” zioen gaur aurkeztu nahi dudan artistak: Saul Bass. +40

Hasieratik besaulkira itsatsita

Film baten gidoia osatzerako orduan zaila izaten da hasiera bortitzak dituzten istorioak jorratzea. Film bortitzak diodanean, baina, ez naiz lehen segundotik irudi basatiak ala akziozko sekuentziek erakusten dituzten filmez ari, planteamendu- eta egituraketa-lan bikainak dituzten pelikulez baizik. Askotan, filma errodatu…

Nor da Carla Simon eta zergatik da ‘Estiu 1993’ urteko filma?

Abendua. Urteko film onenen errepasoa egiten hasi, eta kosta egiten zait Katalunian jaio den Estiu 1993 filmak utzi didan arrasto berbera beste ekoizpenetan topatzea. Lan honen atzean, 1986an jaio zen Carla Simon dugu. Universitat Autònoma de Barcelonan Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu…

Bloga: Ruben Östlund: fikzioaren mugak

Ruben Östlund zuzendari suediarraren izena 2014ko Force Majeure film bitxia ikusi ondoren entzun nuen aurrenekoz. Familia suediar perfektu bat, bikote gaztea, alaba eta semea. Frantziako Alpeetan astebeteko oporraldia igarotzeko asmoz, resort turistiko dotore batera helduko dira. Tabernako terrazan daudela, bat-batean,…

Bloga: Errol Morris, dokumentalak eta ‘Interrotron’ makina

Aitortu behar dizuet orain urtebete blogarekin hasi nintzenetik arantza txiki bat izan dudala azalean, oso zalea naizen arlo bat ukitu gabe bainuen orain arte: dokumentalena. Eta horretarako izen garrantzitsu batekin estreinatzea bururatu zait: Errol Morris. Dokumentalen munduan ezinbesteko izena dela esango…

Emakume zuzendari europarren harrobia, indartsu

Sarritan esaten da zinema eraldaketa sozialaren aitzindari dela. Zazpigarren arteari buruz aipatzen diren hainbat datu (genero berdintasunari dagozkionak, bereziki) alboratuta, gizartean dagoenaren isla dela, alegia, Kasu honetan, Les Arcs  zinema jaialdi europarrak argitaratutako ikerketa aztertuko dugu, genero berdintasuna gurera oraindik iritsi…

Ipar Korearen ‘Hollywood’ propioa

Orain aste batzuk, halabeharrez, lerro hauek idaztera bultzatu ninduen dokumental bat iritsi zen nire eskuetara. Shin Sang-ok zine zuzendariari, Choi Eun-hee aktoreari eta Ipar koreako Kim Jong-il diktadoreari buruzko istorio harrigarri bat kontatzen duen The Lovers and The Despot (Maitaleak…